[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)
Iñaki Irisarri
irisarri22 a bildua yahoo.es
Al, Ots 20, 09:07:49, CET 2017
Egun on:
Bai, bistan danire iritzia ez dela behar bezala entenditu; mea culpa, ea oraingoan hobeki asmatzen dudan.
Nire ustez,Bizkaiko Batzar Nagusiek frogatu egin diote Nafarroako eskuinari –euskalkienhobe beharrez ez baizik eta bestelako gibel-asmo batez euskara estandarra gutxiestekolanetan hainbeste tematzen den horri– batua ez dela tresna egokia mailaofizialeko testuetan erabiltzeko, hots, hain zuzen euskara arautuak berezikibaliagarria eta onuragarria behar lukeen erregistro horretan. Eta dudarik ez daNafarroako eskuinak alimaleko probetxua aterako diola euskara estandarrarendesautorizazio horri, abertzaleak gehiengo diren erakunde batek halako oparia emanik –izan ere, halako batean nafar eskuinaren paranoia funsgabeaizateari utzi dio kontuak–.
Horra zeradierazi nahi nuen, eta horrek guztiak Nafarroan ekarriko dituen ondoriomakurretan indar eskasa izanen du euskalkienberezitasunen gaineko edozein gogoetak, uzta gehienbat erdaldunelebakarrei bideratutako mezuan bilatuko –eta aurkituko– baitute.
Ongi izan.
Iñaki Irisarri
El Sábado 18 de febrero de 2017 23:25, Pedro Mari Etxezarraga <agarralde a bildua gmail.com> escribió:
Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 18 22:46):
Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke, ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat, ostera, ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar jako behar dan lekutik.
Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen kasuan izan ezik) eze, tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da, bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok baia, halangorik aitatu ezkero, legora egiten deutsuela, ze egingo jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.
Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170220/31016033/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago