[itzul] "contratará a una persona mujer"

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
As, Urt 10, 12:11:12, CET 2017


 
 
Jakin nahi nuke behar puntual bati erantzuten dion ala lanpostuen prekarizazio publikoa besterik ez den.
 
Emazteei zuzendurik bada, ez dudarik egin: prekarizazioa seguru!
 
Bakartxo
 
 
> Message du 10/01/17 11:20
> De : "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" 
> A : "ItzuL Posta Zerrenda" 
> Copie à : "Koldo Biguri" 
> Objet : [itzul] "contratará a una persona mujer"
> 
>


>

> 
>







Anuncio en Lanbide
El Ayuntamiento de Barakaldo dentro del Plan de Empleo Municipal, a través del programa Euskera Bultzatuz, con el objeto de fomentar la comunicación e interacción en euskera entre la ciudadanía y la entidad local así como traducir contenidos varios a euskera, por requisitos de la convocatoria, contratará a una persona mujer, desempleada, licenciada o con Grado en Euskal Filología o Traducción e Interpretación, empadronada en algún municipio de Bizkaia, con título de EGA o equivalente que, al menos, cumpla con uno de los siguientes requisitos: menor o igual a 35 años, mayor de 45 años inscrita como demandante de LANBIDE, al menos 6 meses, mayor de 55 años o desempleada de larga duración. La contratación tendrá una duración de 3 meses al 100% de la jornada.
 
 


>
Iragarkiari buruzko gogoetatxo batzuk:

>

>
1. Ea euskarara ere noiz iristen zaigun "emakumezko pertsona" perla antisexista hori. Izan ere, "pertsona erabiltzaileak" ere ikusita nago, gaztelaniazko "personas usuarias" jartzen dutenean genero arrazoiengatik "usuarios" baztertu eta gero.

>
2. EHUn Itzulpen eta Interpretazioa ikasten dutenetatik %90etik gora neskak dira eta izan dira beti. Benetan beharrezkoa da emakumeen aldeko "diskriminazio positibo" ustezko hori lanpostu-deialdi publiko batean? Zilegizkoa al da, bestetik?Edo, hobeto esanda, legezkoa al da?

>
3. Probintzia bakar bateko jendea onartzea ere legezkoa al da lanpostu-deialdi publiko batean?

>
4. Ez da lehen aldia iragarki hau ikusten dudala, eta beti 3 hilabeterako kontratuak izaten dira. Jakin nahi nuke behar puntual bati erantzuten dion ala lanpostuen prekarizazio publikoa besterik ez den.

>
Zerbait esatekorik?

>
Koldo Biguri





> 
>




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170110/178a494c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago