[itzul] Rollo bollo (+ contacto con tacto / cortarrollos)

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Uzt 3, 19:53:42, CEST 2017


"Contacto con tacto"rako nire proposamena:

"Azaleratu, baina ez azeleratu!"

Tira... ezertarako balio badizu...:)))

Xabier Aristegieta


Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko uztaila 3 19:17):

> Kaixo, Mario:
> Ea baliagarri gertatzen zaizkizun hauek:
> Contacto con tacto: besteari, guri-guri / besteari, beti guri-guri.
>
> adberbioa ere bada guri
> I (Adv.).[http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]
> Delicadamente. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.
> gif]  Jan lodi, bizitzeko guri. EZBB II 10. Gurienik iñututako zaldunan.
> Zait Sof 95. Txirotasunean azi, saiatuz eta gudukatuz elduerara iritxi,
> gero ondasunak bildu, guri eta samur bizitzen ikasi [...]. Vill Jaink 173.
> Edur malutak etorri ziren / otxan, apal, guri, / zeruaren azpitik. Azurm
> HitzB 60.
>
> Cortarrollos: bero-hoztaile.
> Ander Irizar
>
> ________________________________
> Hemendik: Unamuno Plazaola Mario [m.unamuno a bildua pamplona.es]
> Bidaltze-data: astelehena, 2017.eko uztailak 3 14:10
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] Rollo bollo
>
>
>    Kaixo Txopi, Gorka, Jon, Ander….
>
>
>   Eskerrik asko lauroi, eta, ezer baino lehen, barkaidazue zuen ekarpenei
> lehenago ez erantzutea: kanpoan izan naiz, eta kale egin dit ordenagailuak
> baino gehiago, e-postako kontuak. Etxera bueltan, oraintxe ikusi ditut zuen
> mezuak.
>
>    Ander: ez, Rollo bollo delakoa ez da galdera baten erantzuna,
> izenburuak dira hiru esapideak; beraz, bakarrik doa. Alabaina, egia da
> lehena izenburu nagusia dela, eta gainerakoak horren azpikoak, egoera jakin
> batzuk islatu nahi baititu testuak.
>
>      Gustatu zaizkit proposatu dizkidazuen aukerak, hitz jokoak….. Buelta
> pare bat emango diet.
>
>      Contacto con tacto izenburuako proposamenik ez??   Eta,
> "cortarrollos" hitza emateko???
>
>      Berriro ere, eskerrik asko …..
>
>
> Mario
>
> De: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza@
> navarra.es]
> Enviado el: jueves, 29 de junio de 2017 12:55
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Rollo bollo
>
> Orain ohartu naiz “rollo bollo” hori galderaren erantzuna izango dela.
> Hala izanez gero, eta galdera gisa jartzen bada “Eta zuk? Zelan zertzen
> duzu zereko zera?” edo antzekoren bat, erantzuna horretara moldatzea
> litzateke kontua; honelako zerbait: “Neska izanda, neska ameska”.
> Ander Irizar
>
>
>
> De: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
> Enviado el: jueves, 29 de junio de 2017 11:57
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Rollo bollo
>
>
> Kaixo:
>
> Ikusi egin beharko litzateke Rollo bollo hori non doan eta nola (bakarrik
> doan, azalpenen batekin, irudiren batekin...).
>
> Honelakoetan, edonola ere, hitz jokoak asmatzea eta proposatzea zilegi
> iruditzen zait. Hona nire ekarpentxoa; ez dakit funtziona dezakeen: neska
> neskak ameska / neskak neskak ameska
>
> Ander Irizar
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Txopi [mailto:txopi a bildua ikusimakusi.eus]
> Enviado el: lunes, 26 de junio de 2017 22:11
> Para: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] Rollo bollo
>
>
>
> lr., 2017.eko ekaren 24a 20:35(e)an, Mario Unamuno igorleak idatzi zuen:
>
> >
>
> > Kaixo lagunok, gabon...
>
> >
>
> >    Itzultzeko dudan testu batek  sexualitate eta afektibitateari buruzko
> zenbait gai jorratzen du,  gaurko gazteen hizkeratik abiatuta. Hor daude,
> esateerako, goiburuko espresioa, eta baita beste bi hauek ere:
>
> >
>
> > Y tú, ¿cómo te lo montas?
>
> >
>
> > Contacto con tacto (antza, Bertin Osbornerek bideratu zuen tele-saio
> baten izena omen da. Errezeloa nuen inoiz euskaratua izan dela-edo, baina
> han-hemenka bilatuta ere, ez dut horren arrastorik aurkitu).
>
> >
>
> > Rollo bollo
>
> >
>
> >
>
> >    Zalantzak pizten dizkidate, batez ere hirugarren horrek: ba al da
> euskaraz horren inguruan ezer idatzirik? Zilegi al da molde berriren bat
> "asmatzea"? Zilegi al da gaztelerazkoa bere hartan "geureganatzea"??
>
> >
>
> >   Bai hori eta bai beste biei buruz,pilo bat eskertuko dizkizue iritzi,
> proposamen, uste, hausnarketa, ekarpen eta gainontzekoak....
>
> >
>
> >                               Mario Unamuno
>
>
>
> Kaixo:
>
>
>
> "rollo bollo" emateko hau bururatu zait: bollera-afera
>
>
>
> Bestea egoera desberdinetan erabil daitekeela iruditzen zait baina aukera
> hauek bururatzen zaizkit: zuk nola ligatzen duzu? zuk nola egiten duzu
> neskatan/mutiletan? zuk nola egiten duzu norbaitekin oheratzeko?
>
>
>
> Ondo izan,
>
> Txopi.
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170703/bba94cdc/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago