[itzul] Linea

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
As, Uzt 4, 13:38:45, CEST 2017


Nik neuk ez dut arazorik ikusten “lineetan” idazteko, bai ordea, eta egundokoa, “lineaetan” idazteko. DIONISIO

 

De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Enviado el: martes, 04 de julio de 2017 13:19
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Linea

 

Egia da bitxitasun-inpresio bat ematen duela, baina "gauza"tik "gauzetan" bada, edo "arroka"tik "arroketan", eta ez "gauzaetan" edo "arrokaetan", orduan "línea"tik "lineetan" behar luke, ez?

 

Xabier

 

kbiguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko uztaila 4 13:14):

Norbaitek al daki gramatika-araurik ba ote dagoen -EA bukaera duten hitzen deklinabideaz?
Izan ere, "linea" hitzarekin, adibidez, niri arraro egiten zait "lineetan" ipintzea, hemengo kartelean bezala;




Berdin arraroa (ezohikoa esan behar nuke) egiten zait "lineaetan", baina garbi dago -A hori ez dela mugatzailea, eta beraz ez dut arrazoirik ikusten atzizkiaren eraginez kentzeko.


Koldo Biguri

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170704/feb59bb8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago