[itzul] Linea

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Uzt 4, 14:58:53, CEST 2017


*-ea* bukaera duten hitzak (*linea, brea, hektarea, balea, harea, kornea,
kortxea, marea, polea, trakea, odisea, orkidea*...) bokalez amaitutako
hitzak dira; zehazki, *-a* letraz amaitutako hitzak dira, eta *-a* letraz
bukatutako gainerako hitzak bezala deklinatzekoak dira. Gainerako bokalen
aldean, bi erregela morfofonologiko berezi dituzte *-a* letraz
amaitutakoek: *a + a = a* eta *a + e = e*. Gainerakoan, ez dago
desberdintasunik; alegia, deklinatze-ondorioetarako, berdin da zer letra
dagoen azken* -a* letraren aurretik.

Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-07-04 13:14 GMT+02:00 kbiguri , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>:

> Norbaitek al daki gramatika-araurik ba ote dagoen -EA bukaera duten hitzen
> deklinabideaz?
> Izan ere, "linea" hitzarekin, adibidez, niri arraro egiten zait "lineetan"
> ipintzea, hemengo kartelean bezala;
>
>
>
>
> Berdin arraroa (ezohikoa esan behar nuke) egiten zait "lineaetan", baina
> garbi dago -A hori ez dela mugatzailea, eta beraz ez dut arrazoirik ikusten
> atzizkiaren eraginez kentzeko.
>
>
> Koldo Biguri
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170704/4a0d0ae0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago