[itzul] Linea (kbiguri)
Xabier Zabaleta
xabizabaleta a bildua gmail.com
As, Uzt 4, 15:20:33, CEST 2017
Ez dakit gramatika-araurik ba ote dagoen, baina ohikoa da. Hona hemen
zenbait adibide (-EA bukaera duten hitzen deklinabidea):
*-area: *Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen Zarauzko hiri antolamenduaren
plan orokorreko 12-3 ―OD Kortazar― eta 10-2 ―OR Salberdin―
hirigintzako *areetan
*etxebizitza babestuak eta zuzkidurazko ostatuak sustatzeko xedez (...)
*-balea: *Xibarta balea munduko *baleetan *bosgarren handiena da.
*-harea: *Bide ertzetan, *hareetan *eta abarretan ateratzen da.
*-hektarea: *Aralarren lurzorua galtzeko arriskuan diren 1.600 *hektareetan
*artzaintza mugatzeko eskatu du
*.-kornea: **Korneetan *hiru motatako zelulak aurki daitezke:
*-kortxea: *Atal honetan azalduko diren ariketak, *kortxeetan*, hirukoetan
edo kortxeaerdietan azentuak egiteko erabiliko dira.
*-marea: *Hasteko, *mareetan *ez du bakarrik Ilargia eragiten, Eguzkiak
ere eragiten baitu.
*-orkidea: **Orkideetan *espezializatuta dauden zaintzaile bereziak daude,
eta baita orkideentzako egoitzak ere
*.-polea: *Jatorrizko kable traktorea tortsio motakoa zen, 39 mm-ko
diametrokoa, bakoitzak 19 hari eta kalamu-arina dituen sei kablez
osatutakoa. Trenbidearen erdialdetik doa, lineako *poleetan *oinarri
hartuta, ibilbideari egokitzea ahalbidetzen baitiote.
*-zendea* : Zenbait irteera egin ditugu *Iruņerriko zendeetan* barrena
iturri idatzietako aurkikuntzak egiaztatze aldera.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170704/74581691/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago