[itzul] Los residuos abandonados amanecen en el mar

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Uzt 26, 09:07:58, CEST 2017


Nik subjektua esaldiaren aurrean hobetsiko nuke, eta ez dut ikusten arrazoirik esaldia geroaldian jartzeko. Honelako zerbait, beharbada, lotuagoa izango litzateke:

                Hondakin abandonatuak itsasoan agertzen dira.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Bittor Abarzuza [mailto:bittorbe a bildua gmail.com]
Sent: asteartea, 25 de uztaila de 2017 16:20
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Los residuos abandonados amanecen en el mar

Mila esker, itzulpen egokiena da, nik uste
Esker aunitz, Bittor

pedromari<agarralde a bildua gmail.com<mailto:agarralde a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko uztaila 24 23:00):
Mediterraneo itsasoan agertuko dira abandonatutako hondakinak. Amanecer, nire ustez, hori da testuinguru horretan, hots, ia igarri barik han, itsasoan, agertzea  hondakinok. Baia, izango da beste eritxi hoberik...

Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com<mailto:bittorbe a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko uztaila 24 18:05):

Kaixo:
Ez dakit nola itzuli esaldia: "Los residuos abandonados amanecen en el mar". Ezaguna den horma-irudi baten itzulpena da, jatorriz, Departament de Medi Ambient i Habitatge eta Agéncia Catalana de l'Aigua instituzioek diseinatutakoa. Ingelesezko itzulpenak lortu du halako antza katalanezko bertsioaren aldean; baina euskarazko itzulpena bihurria egiten zait. Eskertuko nizueke laguntzea, faborez. Gainera, bertsio berria moldatu beharra dago, honelaxe gaztelaniaz:
"Los residuos abandonados amanecen en el mar Mediterraneo"; beraz:
Abandonatutako hondakinak Mediterraneo itsarora doaz (eta listo?)
Abandonatutako hondakinak Mediterraneo itsasoa argituko du!!?? (edo ilundu)

http://www.smallbcn.com/es/works/generalitat_de_catalunya/especies_perilloses/#/works/generalitat_de_catalunya/especies_perilloses

Bittor Abarzuza




 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170726/e1cbd2ad/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago