[itzul] Iruñeko kaleen izenak
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Or, Eka 9, 15:22:08, CEST 2017
Kaixo, Mario:
Kontu pare bat. Batetik, fitxategien izenei erreparatuta, badirudi bat abuztuaren 10ekoa dela eta bestea, berriz, ekainaren 16koa. Abuztuaren 10ekoa denez, nonbait, azkena, zalantza sortzen zait ekainaren 16ko horrekin. Bestetik, zerrenda Excel fitxategi batean bidalita, erraza litzateke gero Multitermeko datu-base batera bidaltzea, edo Wordfasteko glosario batera. Modurik izanez gero, ondo legoke.
Ondo izan.
Ander Irizar
De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Enviado el: miércoles, 07 de junio de 2017 8:51
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Iruñeko kaleen izenak
Kaixo Amaia, egunon…
Iruñeko udaletik idazten dizugu. Kale-izendegiaren azken bertsioa 2016ko abuztukoa da, horixe bidaltzen dizugu, norantza bietan (gazt-eusk eta eusk-gazt); hori da Udalak "ofizialki edo" erabiltzen duena, nahiz ez den, berez, ofiziala.
Arrazoi du Alfontso Mujikak: Euskaltzaindiaren txosten baten zain gaude, eta aldaketak egon daitezke, dezente aldaketa, baina ez dakigu noizko izango den. Pentsatzekoa da hori eztabaidatu eta, horren ostean, ofizialtzen denean, jakinaraziko dela.
Lagungarri izango zaizulakoan, Amaia, ondo izan….
Mario Unamuno
De: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
Enviado el: martes, 06 de junio de 2017 11:46
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Iruñeko kaleen izenak
Egun on:
Duela urte batzuk ere ibili zen kontua Itzulen (https://postaria.com/pipermail/itzul/2008-May/012614.html), baina ez dut lortu IVAPen kale-izendegira iristea.
Non aurkitu nezake Iruñeko kaleen izendegi elebidun eguneratu bat?
Esker mila,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170609/cecd7a53/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago