[itzul] Iruñeko kaleen izenak

Errea Cleix Inma i.errea a bildua pamplona.es
Or, Eka 9, 15:33:24, CEST 2017


Arratsalde on, guztioi:
Alfontso Mujikak azaldu bezala, kale-izendegia aztertu eta ele bietan onesteko prozesuan sartuta gabitza Iruñeko Udalean (Euskaltzaindiarekin batera).
Bitartean, orain arte erabili izan dugun kale-izendegia, euskarari dagokionez ofiziala ez dena, erabiltzen ari gara.
Azken eguneraketa, mezu hauetan aipatutakoa, iazko abuztuan egin zuen orduko euskara koordinatzaileak.
Data desberdinetakoak izanda ere, uste dut eduki bera dutela bi fitxategiek (edo eduki beharko lukete).
Kale-izendegi "ofizoso" hori ere eguneratzen saiatzen ari gara, baina oraindik ez dugu egin.
Zerbait berri eskaintzeko dugunean jakinaraziko dizuegu.
Bitartean, norbaitek nahi badu zerbait Iruñeko Udaleko kale-izendegi elebidunaren inguruan, idatz dezala, mesedez, honako helbide hauetako batera:
traditzul a bildua pamplona.es<mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
i.errea a bildua pamplona.es<mailto:i.errea a bildua pamplona.es>







Inma Errea

Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua

Jefa del Servicio de Euskera (Ayuntamiento de Pamplona)

i.errea a bildua pamplona.es

948 420 979

Extensión interna - Barne-luzapena: 9534





________________________________
De: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
Enviado el: viernes, 09 de junio de 2017 15:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Iruñeko kaleen izenak

Kaixo, Mario:
Kontu pare bat. Batetik, fitxategien izenei erreparatuta, badirudi bat abuztuaren 10ekoa dela eta bestea, berriz, ekainaren 16koa. Abuztuaren 10ekoa denez, nonbait, azkena, zalantza sortzen zait ekainaren 16ko horrekin. Bestetik, zerrenda Excel fitxategi batean bidalita, erraza litzateke gero Multitermeko datu-base batera bidaltzea, edo Wordfasteko glosario batera. Modurik izanez gero, ondo legoke.
Ondo izan.
Ander Irizar

De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Enviado el: miércoles, 07 de junio de 2017 8:51
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Iruñeko kaleen izenak



    Kaixo Amaia, egunon...


    Iruñeko udaletik idazten dizugu.     Kale-izendegiaren azken bertsioa 2016ko abuztukoa da, horixe bidaltzen dizugu, norantza bietan (gazt-eusk eta eusk-gazt); hori da Udalak "ofizialki edo" erabiltzen duena, nahiz ez den, berez, ofiziala.

     Arrazoi du Alfontso Mujikak: Euskaltzaindiaren txosten baten zain gaude, eta aldaketak egon daitezke, dezente aldaketa, baina ez dakigu noizko izango den. Pentsatzekoa da hori eztabaidatu eta, horren ostean, ofizialtzen denean, jakinaraziko dela.

     Lagungarri izango zaizulakoan, Amaia, ondo izan....

                                                 Mario Unamuno




De: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
Enviado el: martes, 06 de junio de 2017 11:46
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Iruñeko kaleen izenak

Egun on:
Duela urte batzuk ere ibili zen kontua Itzulen (https://postaria.com/pipermail/itzul/2008-May/012614.html), baina ez dut lortu IVAPen kale-izendegira iristea.
Non aurkitu nezake Iruñeko kaleen izendegi elebidun eguneratu bat?
Esker mila,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170609/1c20d7db/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago