[itzul] Pérdida del sentimiento europeista
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Eka 16, 09:53:31, CEST 2017
Beharbada, "europeista" horri heldu aurretik, pentsatu behar genuke nola
euskaratu "europeismo". Mugimendu politikoa baldin bada, normalena
mailegatzea litzateke: *europeismoa*. Ez dut uste *europazaletasuna *edo
antzekorik egingo genukeenik.
Inork zalantza egin lezake benetan mugimendu poltikoa den, baina halakotzat
hartzen da behintzat (
"europeismo: movimiento político que propugna la cooperación y la unidad
política, económica y cultural entre todos los países de Europa").
Eta *europeismo *ontzat emanez gero, "-ismo" direnetatik (mugimendu edo
korronte politikoak) ia automatikoki ateratzen (mailegatzen) dugu
"-ista" (*komunismo,
komunista; anarkismo, anarkista; sozialismo, sozialista*...). Alegia,
mugimendu politiko horren aldeko edo jarraitzailea adierazteko.
*Europazalea *ondo eratuta dago, baina, nola esango nuke, *espainolista *eta
*espainiazale *artean dagoen aldea (alde semantikoa) ikusten dut *europazale
*eta *europeista *artean (*europazalea *egokia iruditzen zait, adibidez,
*eurofilo* euskaratzeko)
Ez dakit, ñabardura finegiak plazaratzen ari naiz, beharbada.
Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.eus
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-06-16 9:20 GMT+02:00 Pascual Jimenez, Xabier <
xabier-pascual a bildua euskadi.eus>:
>
>
> Nola esango zenukete goiko *europeista* hori? *Europaren aldeko
> sentimendua* ez zaizue motz gelditzen? Ideiarik?
>
>
>
> Testuingurua, irudika dezakezuenez, gaur egun Europako hainbat
> herrialdeetan Europako Batasunetik irteteko hedatu den eskaeraz ari gara.
>
>
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
>
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
>
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>
> Eusko Jaurlaritza
>
> 945 01 90 56
>
> *Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.*
>
> [image: cid:image003.png a bildua 01D15397.0266BE70]
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170616/52dc0dae/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 6184 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170616/52dc0dae/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago