[itzul] Arquitectura regionalista neovasca
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 27, 14:09:40, CEST 2017
Ez zait egokia iruditzen "neo-" aurrizkidunak "berria" adjektiboaz
euskaratzea.
"Neoklasiko", "neogotiko" eta tankerakoak, iraganeko kasuko estiloa
(klasikoa, gotikoa...) erreibindikatzeko sortzen diren korronteak dira:
haiei on deritze, eta berreskuratu egin nahi dira.
"Dena delako BERRIA" tankerakoek, ordea, esan genezake ia-ia kontrako xedea
daukatela: dena delako horretan bihurgune bat ezartzea, inflexio-puntu bat.
Hots, ordura artekoaz BESTELAKO zerbait (hortik "berria", bere zentzu
osoan) sortzea: euskal kantagintza berria, euskal sukaldaritza berria,
Nouvelle Vague, eta abar eta abar.
Beraz, nire ustez irtenbidea sinplea da: sistematikaz jokatzea besterik ez.
"Neonazi","neogótico", "neoclásico", "neovasco"? Bada, "neonazi",
"neogotiko", "neoklasiko"... "neoeuskal".
Bai, egia da: horrelako hitzik ez duzu baserrietan aurkituko. Baina ezta
gaztelaniazko horiek cortijoetan ere.
Xabier Aristegieta
Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
ekaina 27 13:43):
> Berriaren estilo-liburuan: *euskal estilo berria, -a* (neovasco*,
> neobasko*).
>
> 2017/06/27 11:46(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>
> "Gótico" eta "neogótico" gauza bera ez diren bezalaxe, "vasco" eta
> "neovasco" ere ez dira gauza bera. Horregatik ere, "euskal estilo"
> horrek EZIN balio du "vasco" NAHIZ "neovasco" izendatzeko. Abiapuntutzat
> ados jar gaitezke ideia honetan?
>
> Xabier
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko ekaina 27 07:33):
>
>> Tira ba, buelta batzuk emango dizkiogu.
>>
>> Eskerrik asko, Ainara eta Bakartxo.
>>
>> Patricia
>>
>> El 26/6/2017 11:56, "Bakartxo ARRIZABALAGA" <
>> bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
>>
>>> Iparralde honetan halako anitz badira eta behin baino gehiagotan ikusi
>>> edo itzuli behar ukan dut hori eta beti ikusi dudan moldean emanketu dut:
>>> euskal estiloko arkitektura. Wikipediak ere horrela ematen du.
>>>
>>>
>>>
>>> Bakartxo
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> > Message du 26/06/17 10:19
>>> > De : "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
>>> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>> > Copie à :
>>> > Objet : [itzul] Arquitectura regionalista neovasca
>>> >
>>> >
>>> Kaixo:
>>>
>>> >
>>> Nola eman goikoa? Arazoa bigarren izenlagunarekin daukagu, «neovasca»
>>> horrekin.
>>>
>>> >
>>> Itzulen agertu da gaia lehenago ere, baina, antza, ez zuen erantzunik
>>> jaso...
>>>
>>> >
>>> Sarean hauexek aurkitu ditut, besteak beste:
>>>
>>> >
>>> Arkitektura erregionalista «neovascoa»
>>> Arkitektura erregionalista «neobaskoa»
>>> «Euskal erregionalismoaren» arkitektura
>>> Erregionalismo neo-euskalduna
>>>
>>> >
>>> Ni neu, lehenengoaren alde. Zer deritzozue?
>>>
>>> >
>>> Ondo izan!
>>>
>>> >
>>> Patri
>>>
>>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170627/41f782c9/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago