[itzul] Polipiel
Lexikografia atala
hiztegia a bildua labayru.eus
Ast, Mar 2, 12:41:15, CET 2017
Bai, Xabier, barkatu. "Larruantzezko" ipini beharrean, "larruantzeko"
ipini dugu erratuta. Zerez eginda dagoela adierazteko "-zko" behar du
izan.
ZIORTZA EGUREN EREZUMA
Lexikografia atala
944 060 171
WWW.LABAYRU.EUS
2017-03-02 11:51 egunean, Xabier Aristegieta-(e)k idatzi du:
> Oso ideia ona iruditu zait "larruantz". Baina ez al luke "larruantzeZko" izan beharko, eta ez "larruantzeko"?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Lexikografia atala<hiztegia a bildua labayru.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 2 09:04):
>
> Egun on:
>
> "Parecido a" edo "que imita a" esateko euskaraz sarritan darabilgu "-antz" konposizioan: _urreantz, euriantz, minantz, neguantz..._ Horregatik, "mochila de polipiel" itzultzeko "larruantzeko motxila" da guk proposatzen duguna.
>
> Hemen duzu "polipiel" berban batu duguna: https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/all/polipiel/2547023?locale=eu [1]
>
> POLIPIEL
>
> 1s.
> narruantz/larruantz, narru sintetiko/larru sintetiko.
>
> _ Bolso de polipiel: Narruantzeko boltsea/Larruantzeko poltsa._
>
> Ondo izan.
>
> ZIORTZA EGUREN EREZUMA
> Lexikografia atala
>
> 944 060 171
> WWW.LABAYRU.EUS
>
> 2017-03-01 13:19 egunean, itzuli mitzuli-(e)k idatzi du:
>
> Kaixo, lagunok:
>
> Nola emango zenukete euskaraz polipiel? "Mochila polipiel" da itzuli beharrekoa.
>
> Aintzane Irizar
> itzulimitzuli a bildua gmail.com
> 943786094
>
> [2]
> [2]
Links:
------
[1]
https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/all/polipiel/2547023?locale=eu
[2] http://www.itzulimitzuli.net/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170302/c9574185/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: blocked.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 118 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170302/c9574185/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago