[itzul] Exposer

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Mar 8, 14:54:06, CET 2017


Euskaraz "eskuarki" bat? Azaldu, adierazi, esplikatu... ez zaizkit batere
ezohikoak iruditzen.

"Éléments connus" horiek zer-nolakoak diren, ez nuke zeharo baztertuko
irudiztatu/irudikatu: "...kopuru horiek irudikatzea zure entzuleei ezagun
zaizkien elementuen bitartez".

Xabier Aristegieta

Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
martxoa 8 14:36):

> Arazoa batez ere etorri zait frantsesez eta gaztelaniaz bi aditz
> erabiltzen direlako eta euskaraz eskuarki bat; *exposer / exponer //
> s'expliquer / explicar*; euskaraz, "azaldu".
>
> Illustrer / Ilustrar ez da nire testuinguruan "irudiztatu" edo "irudikatu"
> hau  baino:
>
> "Il est nécesssaire, dans ce cas-là, pour être mieux compris,*
> d'illustrer* ces chiffres à l'aide d'éléments connus de votre auditoire".
>
>
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 8 14:16):
>
> Ohar batzuk:
>>
>> 1.- Nire iritziz, "gai bat aurkeztu" eta "gai bat azaldu" ez dira gauza
>> bera. Gai bat azaltzea gai horren osotasunaren berri ematea dela ulertzen
>> dut. Gai bat aurkeztea, gai horretarako sarrera moduko bat, edo agian
>> laburpen bat, eskaintzea.
>>
>> 2.- Gogoan izan "esplikatu" aditza jasoa dagoela Hiztegi Batuan. "Esplika
>> zaitez"en ildoko egitura jasota agertzen ez bada ere, zilegia iruditzen
>> zait.
>>
>> 3.- "Irudikatu" eta "irudiztatu" ere eskueran dauzkazu.
>>
>> 4.- "Donner un example": ez dut ulertu zer itzulpen-korapilo duen honek.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> martxoa 8 13:36):
>>
>> Egun on:
>>> Zenbait aditz itzuli beharrean nago frantsesetik euskarara eta estropezu
>>> egin dut, euskaraz zenbaitetan aditz bera erabiltzen dugu eta. Zuek nola
>>> esango zenukete euskaraz honako hau?
>>>
>>> *Exposer: *Gaia aurkeztu / jorratu, adierazi, azaldu...?
>>> *S'expliquer: *Azaldu
>>> *Illustrer: *Argitu?
>>> *Donner un example: *Adibideak eman
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>>
>>> Kepa Diegez
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170308/6928b731/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago