[itzul] PENDIENTE dontsua
Nuria Fdz. de Arroiabe
nuria a bildua belaxe.com
Ast, Mar 30, 11:36:18, CEST 2017
Eta zer esan gura du BURUTUGABE horrek, ze burutu ez da realizar. Eta
gauzatu ere..
1) “Norekin burutu”: nahi edo behar dena lortu. Adib.: *lanarekin burutu
ezinda nabil*
2) “Nori burutu”: garaitu edo gainditu. Adib.: *Nork burutu zuri jokoan?*”
3) “Amaitu", "buru eman", "bururatu" edo "bete". Adib.: "*ekainean hasia
eta urrian burutua*"
Beraz, Euskara zuzenean "burutu" ezin da "realizar" erdarazkoaren kide gisa
erabili, "amaitu"-ren kide baita, besteak beste. Beraz, erdarazko
"realizar" aditzaren ordain gisa "egin" aditza erabil dezakegu, adibidez,
baina ez "burutu".
Kontua da efektuok eginda, gauzatuta... badaudela, IZAN BADIRELAKO, baina
zeozer EGITEKO ZAIN daude. Ondo irizten diozue honi: DAGOKIONA EGITEKO
(ZAIN) DAUDEN EFEKTUAK?
Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
martxoa 30 11:27):
> Batez ere aditzari loturik erabiltzen da, baina «burutugabeak» izan liteke?
>
> 2017/03/30 11:08(e)an, Nuria Fdz. de Arroiabe igorleak idatzi zuen:
>
> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
> datorrenean.
>
> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
> magikorik bai?
>
> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>
> Nuria
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/63b1467e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago