[itzul] PENDIENTE dontsua
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 11:38:42, CEST 2017
"Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
"fabrikatik").
Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
"pendientes de qué".
Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes" hori,
espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
"pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
Xabier
Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 11:21):
> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
> idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>
> Egun on:
>>
>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>
>> Garikoitz
>>
>>
>>
>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>
>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
>> datorrenean.
>>
>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
>> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>> magikorik bai?
>>
>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>
>> Nuria
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/d85f3160/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago