[itzul] PENDIENTE dontsua
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
nuriarroiabe a bildua euskalnet.net
Ast, Mar 30, 12:07:27, CEST 2017
Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
duen.
Bezeroari galdetu eta kito? Astakeria handia iruditzen zaizue, adibidez,
ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 11:38):
> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
> atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
> sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
> atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
> "fabrikatik").
>
> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
> "pendientes de qué".
>
> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes" hori,
> espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>
> Xabier
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>
> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
>> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>
>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
>> idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>
>> Egun on:
>>>
>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>
>>> Garikoitz
>>>
>>>
>>>
>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>
>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>> antzean datorrenean.
>>>
>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
>>> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>>> magikorik bai?
>>>
>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>
>>> Nuria
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/8c57dea8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago