[itzul] PENDIENTE dontsua

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ast, Mar 30, 12:22:20, CEST 2017


Begira  lehiakideak, " @*LABORALkutxa* 
<https://twitter.com/LABORALkutxa>‏ -ren konpententziak zer daukan:
a) gaztelaniaz Sabadell_gaztelaniaz 
<https://www.bancsabadell.com/cs/Satellite/SabAtl//1191332202452/es/segmento%253DEmpresas%2526prefijoruta%253Dtxempbs%252F%2526contentId%253D1191332202452%2526mapa%253Dtrue%2526nivel%253D1> 

b) euskerazSabadell_euskeraz 
<https://www.bancsabadell.com/cs/Satellite/SabAtl//1191332202452/eu/segmento%253DEmpresas%2526prefijoruta%253Dtxempbs%252F%2526contentId%253D1191332202452%2526mapa%253Dtrue%2526nivel%253D1>
Hori jakinda, orain galdetzea da,  zehazte aldera, @*LABORALkutxa* 
<https://twitter.com/LABORALkutxa>‏ -ri, hori dan <<efectos>>,  Laboral 
Kutxako  bezeroari zerbitzu egokia emote aldera, Laboral kutxakoak 
argitu dezala ze  demontre dan.
Garikoitz


El 2017/03/30 a las 12:07, Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala escribió:
> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu 
> alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren 
> goiburuan SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak 
> ematen duenez, uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua 
> da, niri, itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali 
> itzultzeko, termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo 
> aplikazio edo dena delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat 
> jakiterik zer esan gura duen.
>
> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue, 
> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>
>     "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>     -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>     kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>     -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen
>     aditzen zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>
>     Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>     "pendientes de qué".
>
>     Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos
>     pendientes" hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako
>     gaztelaniaz. Beti baita "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago
>     sakonean, eta aditzik Gabe, gaztelaniaz ezin da, esango nuke,
>     "efectos pendientes" zer den ulertu. Aditz hori zein den ikertu
>     beharra dago.
>
>     Xabier
>
>     Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com <mailto:nuria a bildua belaxe.com>>
>     igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>
>         Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da,
>         hau da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean
>         emango duen mezua
>
>         Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
>         <mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>> igorleak hau
>         idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>
>             Egun on:
>
>             Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>
>             Garikoitz
>
>
>
>             El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>             Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez
>>             ere bakar antzean datorrenean.
>>
>>             Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES
>>             besterik barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko,
>>             saltzeko, erosteko... dauden. Formula magikorik bai?
>>
>>             Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>
>>             Nuria
>
>
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/6bb2ecf3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago