[itzul] PENDIENTE dontsua
Pello Goikoetxea
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Mar 30, 12:49:04, CEST 2017
(ORAINDIK) FALTA DIREN EFEKTUAK (?)
Pello Goikoetxea Agirre
Euskara Zerbitzua - Itzultzailea-Interpretea
Tel: 943 483472
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: "Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala"
<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data: 30/03/2017 12:07
Gaia: Re: [itzul] PENDIENTE dontsua
Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen
duenez, uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo
dena delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan
gura duen.
Bezeroari galdetu eta kito? Astakeria handia iruditzen zaizue, adibidez,
ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 11:38):
"Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun
dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere,
-KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik
ez dakar "fabrikatik").
Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
"pendientes de qué".
Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes" hori,
espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
"pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
Xabier
Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 11:21):
Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
Egun on:
Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
Garikoitz
El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
datorrenean.
Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
magikorik bai?
Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
Nuria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/67dfcee1/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/67dfcee1/attachment.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago