[itzul] PENDIENTE dontsua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 13:57:28, CEST 2017


Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki. Esan
nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
infinitiborik ez badu.

"Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria izan
liteke.

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net> igorleak
hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):

> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
> bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
> duen.
>
> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue, adibidez,
> ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>
> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
>> atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
>> sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
>> atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
>> "fabrikatik").
>>
>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>> "pendientes de qué".
>>
>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes" hori,
>> espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
>> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
>> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
>> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>
>> Xabier
>>
>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>
>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
>>> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>
>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
>>> idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>
>>> Egun on:
>>>>
>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>
>>>> Garikoitz
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>
>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>>> antzean datorrenean.
>>>>
>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
>>>> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>>>> magikorik bai?
>>>>
>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>
>>>> Nuria
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/0e13f29d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago