[itzul] PENDIENTE dontsua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 14:15:36, CEST 2017


"Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 13:57):

> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki. Esan
> nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
> infinitiborik ez badu.
>
> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria izan
> liteke.
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>
> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
>> bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>> duen.
>>
>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue, adibidez,
>> ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>
>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
>>> atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
>>> sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
>>> atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
>>> "fabrikatik").
>>>
>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>>> "pendientes de qué".
>>>
>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes"
>>> hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
>>> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
>>> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
>>> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>
>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
>>>> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>
>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
>>>> idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>
>>>> Egun on:
>>>>>
>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>
>>>>> Garikoitz
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>
>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>>>> antzean datorrenean.
>>>>>
>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
>>>>> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>>>>> magikorik bai?
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>
>>>>> Nuria
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/14c1e766/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago