[itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Maiatza 4, 16:39:40, CEST 2017
Eta automata bilakatu ere maiz; halere, automatek sentitzen ote dute bizkarreko mina?
Bakartxo
> Message du 04/05/17 16:34
> De : "Gotzon Egia"
> A : "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
>
>
>
Duela hilabete zuekin harremanetan jarri ginen zuen laguntza behar genuelako. Orain azken bultzada eman nahi diogu gure inkestari. Horregatik, gogorarazpen bat bidaltzen dizuegu, inori inkesta betetzea pasa bazitzaion ere.
>
> Barkatuko didazue zehaztapen terminologikotan hastea, baina itzultzaileen artean gaudenez, ez luke harritzekoa izan behar, ezta?
>
> «Itzulpen automatikoa» aipatzen duzue zuen galdetegian. Ez dakit, izendapen lausoa iruditzen zait, ez baitu argitzen nork egiten duen itzulpena, baizik, nire irudiz, nola egina den. Hau da, ezagutzen ditut gizaki itzultzaileak itzulpena automatiko samar egiten trebatutakoak. Egingo nuke gizaki itzultzaile profesional gehienek garatu dituztela, gutxi edo gehiago, era bateko edo besteko automatismoak itzulpenak egiterakoan.
> Pentsatzen dut, noski, «itzulpen automatiko» izendatzen duzuen hori ingelesezko «machine translation» terminoaren parekoa dela, ez? Hala baldin bada, hobe gauzari bere izenaz deitzea: makina bidez egindako itzulpena. Horren antonimoa, oraingoz behintzat, gizakiak egindako itzulpena izango litzateke. Bietan egongo dira, ziurrenik, maila handiagoan nahiz apalagoan, automatismoz egindako itzulpen eragiketak, eta, horrela, gizaki itzultzaile batek lasai asko esan ahal izango du «nik itzulpen automatikoak egiten ditut», gehienetan makinak baino hobeki :-)
>
--
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
> Gipuzkoan
>
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170504/5a8c0a6e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago