[itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
Uxoa Iñurrieta
uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
Or, Maiatza 5, 00:14:15, CEST 2017
Arrazoi duzu, Gotzon. Ziur asko, gaztelaniazko "traducción automática"
edo frantsesezko "traduction automatique" itzulita sortuko zen
euskarazko terminoa, eta egia da lauso samarra dela.
Badu, ordea, bere ibilbidea euskaraz, eta dagoeneko nahikoa errotuta
dago hizkuntza-teknologien alorrean. Bilatu, bestela, Googlen:
- "itzulpen automatiko" > 1.940 emaitza
- "itzultzaile automatiko" > 1.650 emaitza
Euskarara itzultzen duten sistema informatikoek ere termino horixe
erabiltzen dute izenean bertan:
- Matxin itzultzaile automatikoa: http://matxin.elhuyar.eus/
- Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa:
http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do
<http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do>
Bestalde, "makina bidez egindako itzulpen" erabiltzeko proposamenak ere
zalantza sortzen dit niri; ez dakit ez ote den bestea bezain lausoa.
Internet bidez egindako ekarpenak, adibidez, erabiltzaileek egiten
dituzte, eta internet ez da bidea besterik; makina bidez egindako
itzulpenak ere ezin al litezke gizakiek egindakoak izan...?
Uxoa Iñurrieta
On 04/05/17 16:34, Gotzon Egia wrote:
>
>> Duela hilabete zuekin harremanetan jarri ginen zuen laguntza behar
>> genuelako. Orain azken bultzada eman nahi diogu gure inkestari.
>> Horregatik, gogorarazpen bat bidaltzen dizuegu, inori inkesta
>> betetzea pasa bazitzaion ere.
>
> Barkatuko didazue zehaztapen terminologikotan hastea, baina
> itzultzaileen artean gaudenez, ez luke harritzekoa izan behar, ezta?
>
> «Itzulpen automatikoa» aipatzen duzue zuen galdetegian. Ez dakit,
> izendapen lausoa iruditzen zait, ez baitu argitzen *nork* egiten duen
> itzulpena, baizik, nire irudiz, *nola* egina den. Hau da, ezagutzen
> ditut gizaki itzultzaileak itzulpena automatiko samar egiten
> trebatutakoak. Egingo nuke gizaki itzultzaile profesional gehienek
> garatu dituztela,gutxi edo gehiago, era bateko edo besteko
> automatismoak itzulpenak egiterakoan.
>
> Pentsatzen dut, noski, «itzulpen automatiko» izendatzen duzuen hori
> ingelesezko «machine translation» terminoaren parekoa dela, ez? Hala
> baldin bada, hobe gauzari bere izenaz deitzea: /makina bidez egindako
> itzulpena/. Horren antonimoa, oraingoz behintzat, /gizakiak egindako
> itzulpena/ izango litzateke. Bietan egongo dira, ziurrenik, maila
> handiagoan nahiz apalagoan, automatismoz egindako itzulpen eragiketak,
> eta, horrela, gizaki itzultzaile batek lasai asko esan ahal izango du
> «nik itzulpen automatikoak egiten ditut», gehienetan makinak baino
> hobeki :-)
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du.
> Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan
> gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean
> mantenduko dira.
>
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica
> en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
> Gipuzkoan
>
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170505/c7843715/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago