[itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
Or, Maiatza 5, 10:58:32, CEST 2017
Erabat ados Uxoarekin. Hamarkadak dira euskaraz *itzulpen automatiko*
terminoa erabiltzen dela, eta erabat estandarizatuta dago.
Edozein corpus kontsultatuta, argi ikusten da hori:
*itzulpen automatiko / makina-itzulpen*: LB 80 / 1; ETC 267 / 3 ; ElhWC 884
/ 7
Senezen bertan erabili da:
Adibideetan oinarritutako itzulpen automatikoa -IXA
<http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20021201/diaz>
Euskaltermen eta ZTHn ere sarrera da (
https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/itzulpen%20automatiko).
Anbiguotasuna dela eta, bi kontzeptu hauek argi bereizten dira: itzulpen
automatikoa <https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintza_automatiko>
eta ordenagailuz
lagundutako itzulpena
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Ordenagailuz_lagundutako_itzulpen>.
Beraz, ez nuke *itzulpen automatiko* terminoa zalantzan jarriko.
*Antton Gurrutxaga*
Hizkuntza Baliabideak eta Tresnak
Hizkuntza & Teknologia unitatea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2017-05-05 10:14 GMT+02:00 AINARA MAYA URROZ <
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>:
> Makina-itzulpena
>
>
>
>
>
> Ainara Maya Urroz
>
> Euskara teknikaria
>
> Euskara zerbitzua - Pertsonala
>
> Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
>
> Mendarozabal auzoa z/g
>
> 20850 Mendaro (Gipuzkoa)
>
> : 943 032909 (luzapena: 2911)
>
> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
>
>
>
> Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten
> badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten
> badiozu, ordea, bere bihotzera.
>
> (Nelson Mandela)
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* BiTEZ - terminologia [mailto:terminologia a bildua bitez.com]
> *Sent:* viernes, 05 de mayo de 2017 10:04
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari
> buruzko ikerketan
>
>
>
> Eta, ekonomizatuko bagenu...
>
> *makina bidez egindako itzulpena*
> *makina bidez(** eginda**)ko itzulpena*
> *makina bidezko itzulpena*
> * makina(** bidez**)ko itzulpena*
> *makinako itzulpena*
>
> Ez?
>
> (Urrunago ere joan gintezke hitz elkartura jota; baina, hori beste esparru
> bateko kontua da)
> --
>
> *BiTEZ - Iñaki Arrieta*
>
>
>
> El 05/05/2017 a las 0:14, Uxoa Iñurrieta escribió:
>
> Arrazoi duzu, Gotzon. Ziur asko, gaztelaniazko "traducción automática" edo
> frantsesezko "traduction automatique" itzulita sortuko zen euskarazko
> terminoa, eta egia da lauso samarra dela.
>
> Badu, ordea, bere ibilbidea euskaraz, eta dagoeneko nahikoa errotuta dago
> hizkuntza-teknologien alorrean. Bilatu, bestela, Googlen:
> - "itzulpen automatiko" > 1.940 emaitza
> - "itzultzaile automatiko" > 1.650 emaitza
>
> Euskarara itzultzen duten sistema informatikoek ere termino horixe
> erabiltzen dute izenean bertan:
> - Matxin itzultzaile automatikoa: http://matxin.elhuyar.eus/
> - Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa: http://www.itzultzailea.
> euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do
>
> Bestalde, "makina bidez egindako itzulpen" erabiltzeko proposamenak ere
> zalantza sortzen dit niri; ez dakit ez ote den bestea bezain lausoa.
> Internet bidez egindako ekarpenak, adibidez, erabiltzaileek egiten dituzte,
> eta internet ez da bidea besterik; makina bidez egindako itzulpenak ere
> ezin al litezke gizakiek egindakoak izan...?
>
>
>
> Uxoa Iñurrieta
>
>
>
> On 04/05/17 16:34, Gotzon Egia wrote:
>
>
>
> Duela hilabete zuekin harremanetan jarri ginen zuen laguntza behar
> genuelako. Orain azken bultzada eman nahi diogu gure inkestari. Horregatik,
> gogorarazpen bat bidaltzen dizuegu, inori inkesta betetzea pasa bazitzaion
> ere.
>
>
>
> Barkatuko didazue zehaztapen terminologikotan hastea, baina itzultzaileen
> artean gaudenez, ez luke harritzekoa izan behar, ezta?
>
> «Itzulpen automatikoa» aipatzen duzue zuen galdetegian. Ez dakit,
> izendapen lausoa iruditzen zait, ez baitu argitzen *nork* egiten duen
> itzulpena, baizik, nire irudiz, *nola* egina den. Hau da, ezagutzen ditut
> gizaki itzultzaileak itzulpena automatiko samar egiten trebatutakoak.
> Egingo nuke gizaki itzultzaile profesional gehienek garatu dituztela,
> gutxi edo gehiago, era bateko edo besteko automatismoak itzulpenak
> egiterakoan.
>
> Pentsatzen dut, noski, «itzulpen automatiko» izendatzen duzuen hori
> ingelesezko «machine translation» terminoaren parekoa dela, ez? Hala baldin
> bada, hobe gauzari bere izenaz deitzea: *makina bidez egindako itzulpena*.
> Horren antonimoa, oraingoz behintzat, * gizakiak egindako itzulpena*
> izango litzateke. Bietan egongo dira, ziurrenik, maila handiagoan nahiz
> apalagoan, automatismoz egindako itzulpen eragiketak, eta, horrela, gizaki
> itzultzaile batek lasai asko esan ahal izango du «nik itzulpen automatikoak
> egiten ditut», gehienetan makinak baino hobeki :-)
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
>
> ------------------------------
>
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
> Gipuzkoan
>
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170505/2322f02d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago