[itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
AINARA MAYA URROZ
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
Or, Maiatza 5, 10:14:40, CEST 2017
Makina-itzulpena
Ainara Maya Urroz
Euskara teknikaria
Euskara zerbitzua - Pertsonala
Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
Mendarozabal auzoa z/g
20850 Mendaro (Gipuzkoa)
: 943 032909 (luzapena: 2911)
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>
Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
(Nelson Mandela)
From: BiTEZ - terminologia [mailto:terminologia a bildua bitez.com]
Sent: viernes, 05 de mayo de 2017 10:04
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] GOGORARAZPENA: Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan
Eta, ekonomizatuko bagenu...
makina bidez egindako itzulpena
makina bidez( eginda)ko itzulpena
makina bidezko itzulpena
makina( bidez)ko itzulpena
makinako itzulpena
Ez?
(Urrunago ere joan gintezke hitz elkartura jota; baina, hori beste esparru bateko kontua da)
--
BiTEZ - Iñaki Arrieta
El 05/05/2017 a las 0:14, Uxoa Iñurrieta escribió:
Arrazoi duzu, Gotzon. Ziur asko, gaztelaniazko "traducción automática" edo frantsesezko "traduction automatique" itzulita sortuko zen euskarazko terminoa, eta egia da lauso samarra dela.
Badu, ordea, bere ibilbidea euskaraz, eta dagoeneko nahikoa errotuta dago hizkuntza-teknologien alorrean. Bilatu, bestela, Googlen:
- "itzulpen automatiko" > 1.940 emaitza
- "itzultzaile automatiko" > 1.650 emaitza
Euskarara itzultzen duten sistema informatikoek ere termino horixe erabiltzen dute izenean bertan:
- Matxin itzultzaile automatikoa: http://matxin.elhuyar.eus/
- Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa: http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do
Bestalde, "makina bidez egindako itzulpen" erabiltzeko proposamenak ere zalantza sortzen dit niri; ez dakit ez ote den bestea bezain lausoa. Internet bidez egindako ekarpenak, adibidez, erabiltzaileek egiten dituzte, eta internet ez da bidea besterik; makina bidez egindako itzulpenak ere ezin al litezke gizakiek egindakoak izan...?
Uxoa Iñurrieta
On 04/05/17 16:34, Gotzon Egia wrote:
Duela hilabete zuekin harremanetan jarri ginen zuen laguntza behar genuelako. Orain azken bultzada eman nahi diogu gure inkestari. Horregatik, gogorarazpen bat bidaltzen dizuegu, inori inkesta betetzea pasa bazitzaion ere.
Barkatuko didazue zehaztapen terminologikotan hastea, baina itzultzaileen artean gaudenez, ez luke harritzekoa izan behar, ezta?
«Itzulpen automatikoa» aipatzen duzue zuen galdetegian. Ez dakit, izendapen lausoa iruditzen zait, ez baitu argitzen nork egiten duen itzulpena, baizik, nire irudiz, nola egina den. Hau da, ezagutzen ditut gizaki itzultzaileak itzulpena automatiko samar egiten trebatutakoak. Egingo nuke gizaki itzultzaile profesional gehienek garatu dituztela, gutxi edo gehiago, era bateko edo besteko automatismoak itzulpenak egiterakoan.
Pentsatzen dut, noski, «itzulpen automatiko» izendatzen duzuen hori ingelesezko «machine translation» terminoaren parekoa dela, ez? Hala baldin bada, hobe gauzari bere izenaz deitzea: makina bidez egindako itzulpena. Horren antonimoa, oraingoz behintzat, gizakiak egindako itzulpena izango litzateke. Bietan egongo dira, ziurrenik, maila handiagoan nahiz apalagoan, automatismoz egindako itzulpen eragiketak, eta, horrela, gizaki itzultzaile batek lasai asko esan ahal izango du «nik itzulpen automatikoak egiten ditut», gehienetan makinak baino hobeki :-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170505/55fac127/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago