[itzul] "itzulpen automatikoa" terminoa dela eta

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.eus
Or, Maiatza 5, 12:41:07, CEST 2017


Kaixo:

Uxoak dioen bezala, urte asko-asko dira hizkuntzaren prozesamenduaren 
ikerkuntzan gabiltzanok "itzulpen automatiko" terminoa erabiltzen dugula; 
1980ko hamarkadatik aurrera, lehenagotik ez bada.

Niri egokia iruditzen zait "itzulpen automatiko", ez dut ikusten zer 
irabaziko genukeen "makina bidezko itzulpen" termino luzeago eta 
erabilgaitzagoa erabiltzen hasita. Bestalde, gogoratu itzulpen automatikoa 
ez dutela makinek (hardwareak) egiten, programek (softwareak) baizik.

Gaztelaniaz eta frantsesez ere bide horretatik jotzen da, eta ingelesez 
eta alemanez ere ez dira arraroak "automatic translation" eta 
"automatische Übersetzung".

Ondo izan,

Xabier.

---
This email has been checked for viruses by Avast antivirus software.
https://www.avast.com/antivirus


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago