[itzul] Hermanitas de los pobres

sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
Ast, Maiatza 18, 12:00:38, CEST 2017


Lehengo eta behin, eskerrik asko guztiagatik, berriz.

Nolakoa muntatu dudan!

Nahikoa ados nago esaten duzun guztiarekin, baina ez al duzu uste “txikiak” jarri ezkero beste neba-arrebekiko konparazioan ari zarela? Hau da, Orwellen Anaia Handia-ren zentzu berberean?: alegia, besteak baino helduago den bat. Kasu honetan eman lezake beste batzuk baino gazteagoak diren ahizpa-arrebak, eta uste dut txikigarri hori soilik afektiboa dela. Afektibitate hori adierazteko- txo txikigarriari hobe deritzot.



De: Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus]
Enviado el: jueves, 18 de mayo de 2017 11:16
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Ahizpa / Arreba / Ahizpa-arreba

Nik ez dakit zergatik deitzen diren Hermanitas edo Petites S½urs, baina eurek bai, ziur, eta galdetu beharko litzaieke.

Ahizpatasuna kongregazioko kideei ematen zaien izenetik badator, Ahizpa beharko luke, eta Ahizpatxo maitasunezko txikigarria onartuko luke; baina behartsuekiko izan nahi luketen harremana irudikatzen badu, Ahizpa-arreba beharko luke, eta Ahizpa-arreba Txikiak egokiagoa izango litzateke, norbera baino gazteagoa den anaiari (arreba, ahizpa nahiz nebari) ez baitiogu anaiatxoa esaten, anaia txikia baino.

Txiroen Ahizpa-arreba Txikiak luzetxoa da bai, baina…

Bestalde, Azkuek eta, Arreba soilik zergatik erabili zuten jakin nahi nuke, eta ez dut uste oso oker nabilenik garai hartako gizon zentrismoak zerikusia izango zuela badiot. Hala ere, Txiroen Arrebatxoak tradiziokoa bada, aurrera.

Jon


From: Ales Bengoetxea [mailto:Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus]
Sent: osteguna, 2017.eko maiatzak 18 10:30
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


Nahasterik eragin badut, barka, ez da nire intentzioa izan ;-)

Esan dudan bakarra da pertinentea iruditzen zitzaidala "behartsuen ahizpatxoak" edo beste era batean esan behar ote zaien zalantza egitea. Izan ere, behartsuak pertsonak direnez, bat edo batek pentsa dezake haiekiko harremana adierazten duela terminoak, eta ez da hala, moja horiek bata bestearen ahizpak baitira, norbaitenak izatekotan.
Bestalde, Karitatearen Ahizpak aipatu ditut (wikipedian esaten zaien moduan aipatu ere), garbi adierazteko izen abstraktu bat erabiliz gero, zaila dela halako zalantzarik izatea, eta ez inola ere kongregazio horren beraren beste izen bat delakoan.
Azkenik, uste dut bilatzen den soluzioa bilatzen dela, beti prekarioa izango dela:

Behartsuen Senidetxoak edo Haurridetxoak esaten bazaie, ezkutatzen da generoa
Pobreentzako Ahizpak izendapena egokia da, baina ez nago seguru kasu guztietan halako egokitzapenak egin daitezkeenik.
Karitateko Ahizpak izendapena egokiagoa izan daiteke, baina orduan Gurutzeko Alabak edo Gurutzearen Alabak esan beharko diegu?

Bukatzeko, ez daukat interes pertsonalik gai horretan, baina askotan baliatu izan dut Elizak erabiltzen duen "taxonomia" horretako azterketa morfologikoa, administrazioko lanpostuak eta atalak euskaraz emateko lagungarria izan daitekeelako. Izan ere, non erabili dira aspalditik eta maiz izen abstraktuak euskaraz Elizaren testuetatik kanpo?

[Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria]


Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus<http://www.donostiaeuskaraz.eus/>


[Inactivo - Ocultar detalles para "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" ---18/05/2017 09:41:58---Horixe esan nahi dut. Ez zaiela izena a]"LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" ---18/05/2017 09:41:58---Horixe esan nahi dut. Ez zaiela izena aldatu behar, alegia. Eta ez da, ezergatik ere, nahastea eragi

Nork: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>>
Nori: 'Koldo Biguri' <kbiguri a bildua yahoo.es<mailto:kbiguri a bildua yahoo.es>>, 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data: 18/05/2017 09:41
Gaia: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres
________________________________



Horixe esan nahi dut. Ez zaiela izena aldatu behar, alegia. Eta ez da, ezergatik ere, nahastea eragin behar, "Kartitateko Ahizpak" beste batzuk dira eta.

Hortik aurrera, -txoak / txikiak edo behartsu / txiro edo ahizpa / senide edo beste egiten den, doktoreak baditu Eliza Ama Santuak.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Koldo Biguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: osteguna, 18 de maiatza de 2017 09:33
To: ItzuL
Cc: Koldo Biguri
Subject: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


Petites S½urs des pauvres
Germanetes dels Pobres
Little Sisters of the Poor

Kongregation der Kleinen Schwestern der Armen
Piccole sorelle dei poveri
Kleine Zusters van de Armen


Eta euskaraz izena aldatu behar al zaie? Haien baimenarekin?





Koldo Biguri


________________________________
De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>>
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Enviado: Jueves 18 de Mayo de 2017 9:26
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


Beharbada, egoki litzateke berriro kontsultatzea zein kongregazio den "Hermanitas de los Pobres", zein den "Hermanas de la Caridad", eta beste hizkuntza batzuetan zelan esaten zaion bakoitzari.

Asier Larrinaga Larrazabal


From: sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es<mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es> [mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es]
Sent: osteguna, 18 de maiatza de 2017 07:41
To: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Mila esker berriz ere. Eta euskararako, zein genero berdintasunerako ere, zuzenagoa begitantzen zait “ahizpatxoak” baino ahizpak jartzea. Zer esanik ez “karitatea” jartzea ere “behartsuak “ jartzea baino estigma gutxiago dakarrela iruditzen zait. Orain, beraiek erabakiko dute.

Ondo izan

De: Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 16:24
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Ni neuk Karitateko Ahizpak esango nuke; Elizako anai-arrebak esaten dugu, eta ez Elizaren anai-arrebak. Hermanitas de los pobres esateko, berriz, “Pobreentzako Ahizpak” (ahizpa-taldetzat harturik) esan ezean, aski zail dakusat irtenbidea: “Pobreen Ahizpak” ez litzateke zuzena izango; “Pobreen Ahizpa-arrebak” ez litzateke egokia izango; “Pobreen Haurrideak” zuzena izango litzateke, baina… ulergaitza (batez ere “ahizpa” horientzat”, esango nuke).  DIONISIO AMUNDARAIN

De: Ales Bengoetxea [mailto:Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 15:33
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Kasualitatez gertatzen da hala. Gaia "Karitatearen Ahizpak" izan balitz, seguru ez zenuen zalantzarik egingo. Baina galdera polita da egiten duzuna.
[Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria]


Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus<http://www.donostiaeuskaraz.eus/>


[Inactivo - Ocultar detalles para ---16/05/2017 13:55:53---Eskerrik asko erantzunengatik. Halere, zalantza batekin jarraitzen du]---16/05/2017 13:55:53---Eskerrik asko erantzunengatik. Halere, zalantza batekin jarraitzen dut. Euskaltzaindiaren hiztegiare

Nork: <sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es<mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es>>
Nori: <gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>>, <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data: 16/05/2017 13:55
Gaia: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

________________________________




Eskerrik asko erantzunengatik.

Halere, zalantza batekin jarraitzen dut. Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, “ahizpa” hitza onartu egiten da kongregazio erlijiosoentzat. Hortaz, nahiz eta lotura izan behartsuekin, eta behartsuak, emeak eta (batez ere) gizonak izan, baliteke “ahizpen” izendapena, kongregaziokoei erreferitzeagatik mantentzea?

Bestela, aspaldi konpondu bazen kontua, eman dizkidazuen onargarriak iruditzen zaizkit.

Gero arte


Jon

De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 13:48
Para: ItzuL; Jon Andoni Sayago Torres
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


“Hermanitas de los pobres” Ba al dauka euskal ordain bat? Eta batez ere: ekidin daiteke “hermanitas”-en txikigarri hori?

Aspaldi, oso aspaldi, 2001ean azaldu zen galdera hau ItzuLen:
BLOCKEDgit[.]net/ml/culture[.]language[.]basque[.]itzul/2001-05/msg00162[.]htmlBLOCKED
Euskalterm:
hermanitas de los pobres

- Erlijioa -



eu

behartsuen haurridetxoak







behartsuen senidetxoak







es

hermanitas de los pobres <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=hermanitas%20de%20los%20pobres&terminoTermkod=1138772&fitxatik=bai>

fr

petites soeurs des pauvres <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=petites%20soeurs%20des%20pauvres&terminoTermkod=1138773&fitxatik=bai>



[Hiztegi terminologikoa] [1991]



--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

________________________________

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.


A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


Gipuzkoan


euskaraz bizi eta lan egiten dugu












[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/ce5bd6da/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/ce5bd6da/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/ce5bd6da/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/ce5bd6da/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 166 bytes
Azalpena: image003.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/ce5bd6da/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago