[itzul] "Zonalde"

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Or, Aza 3, 13:20:07, CET 2017


> Ez, ez du ezer eransten. Sinonimoek ez dute ezer eransten, baina ez 
> dira horregatik hiztegietatik baztertzen, ez?

Barka, Xabier, baina ez dut ulertzen /sinonimo/ kategoria hori, kasu 
honetan. Jakina, /zona/ eta /alde/ sinonimoak dira, hitz bakoitzaren 
hedadura semantikoaren alderdi zabal batean behintzat.

Aldiz, /zonalde/ ez dakit ezeren sinonimo den. Esango nuke, ez dakit, 
pleonasmo lexiko bat dela.

Hipotesi bat, /zonalde/ren 57300 emaitzak arrazoitzeko: irudi luke 
/zona/ erdaldunegia dela askorentzat, eta gaitz hori sendatu edo, 
gutxienez, arindu egiten zaiola atzetik /alde/ euskaldunagoa lotzen bazaio.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/6a90ad87/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago