[itzul] "Zonalde"
Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Aza 3, 13:06:15, CET 2017
Ba, segurutik ez badakit ere, iruditzen zait beharrezkoa ez delako edo dagoela hiztegian, eta, igual, garbizalekeriaz-edo sortu delako.
Zona “zona” esaten da, eta mailegua aski ongi ulertzen da. Ez al da “zonalde” hori erredundantea eta, igual, konplexuaren adierazgarri?
Ez dakit.
Dena dela, googlen hainbestetan ikustea datu bat da, eta inportantea, baina datu bat beste askoren artean.
“Ministeritza” ere hor ageri da, ia 8.000 aldiz, eta bistan da gaizki sortua dela, eta bide hobea dela mailegua bere horretan onartzea: ministerioa
Fernando Rey
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/e65a89ce/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago