[itzul] "Zonalde"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Aza 3, 13:36:25, CET 2017
Kaixo, Fernando. Hona nire gogoetak zuk aipatzen dituzun bi puntuei buruz:
1.- "Zonalde" erredundante izateaz: bai, zeharo ados. Alegia, "-alde"
bukaerak ez dio ezer eransten "zona"ren esanahiari. Baina hori motiboa al
da "zonalde" gaitzesteko? Ba, argudioa hori baldin bada, nola uler daiteke
honako hitz hauek Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota egotea:
- epealdi: zer gehitzen dio "-aldi"k "epe"ri? Ezertxo ere ez.
Erredundantea.
- kobazulo: zer gehitzen dio "zulo"k "koba"ri? Ezertxo ere ez. Esanahia
berbera da: "kobazulo" dioenak ez du esan nahi "koba" huts bat baino
"zuloagoa" denik kobazuloa. Erredundantea.
- banketxe: zer gehitzen dio "etxe"k "banku"ri? "Banketxe" esaten denean
hertsiki "bankua dagoen ETXE"a esan nahi izaten al da? Baita zera ere.
Erredundantea.
- soluziobide: zer gehitzen dio "bide"k "soluzio"ri? "Soluziobide"
dioenak "soluzioa aurkitzeko bide", edo "soluzio-modalitate", edo
horrelako esanahiarekin erabiltzen al du? Ez. "Soluzio"ren esanahi
berberarekin erabiltzen da. Erredundantea.
- "lekune" hitza ere burura etortzen zait, baina ez nago ziur
"leku"+"(g)une"tik datorren ala horrekin zerikusirik ez duen; beraz, honi
buruzko zalantza besterik ez dut adieraziko.
Hau idazten ari nintzela iritsi zait zure mezua, Gotzon. "Zonalde"
pleonasmo bada, "epealdi" ere bai (egia da: beste adibideak ez, "lekune"ren
zalantza horrekin).
Nolabait, iruditzen zait "zonalde"ren aurkako moda batek harrapatu
gaituela, eta ondorioz hitz horri ez diogula onartzen beste batzuei bai
onartzen dieguna.
Konklusioa argia da: edo denak onartzen ditugu, edo denak gaitzesten
ditugu. Bestela, inkoherentzia galanta.
A, eta ez ahaztu: 57000 agerpen Googlen. Tira, Googlen eta gure eguneroko
bizitzan, guztiok egunero aditzen dugun bezala (inpresio guztiz pertsonala:
euskaraz, nik askoz gehiagotan aditzen dut "zonalde", "zona" baino).
2.- "Ministeritza", egia esan, ez dakit zergatik dagoen euskaraz gaizki
sortua: zein da, ba, jatorrizkoa? Gaztelaniazko "ministerio"? Ala
ingelesezko "ministry"? Ala frantsesezko "ministère"? Benetan esaten dut:
hizkuntza bakoitzak bere bukaera eman baldin badio hitz horri, ez dakit
zergatik euskarak ezin dion bere-berea duen "-tza" atzizkia jarri. Halako
astakeria al da?
Xabier Aristegieta
Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 3 13:06):
> Ba, segurutik ez badakit ere, iruditzen zait beharrezkoa ez delako edo
> dagoela hiztegian, eta, igual, garbizalekeriaz-edo sortu delako.
>
> Zona “zona” esaten da, eta mailegua aski ongi ulertzen da. Ez al da
> “zonalde” hori erredundantea eta, igual, konplexuaren adierazgarri?
>
> Ez dakit.
>
>
>
> Dena dela, googlen hainbestetan ikustea datu bat da, eta inportantea,
> baina datu bat beste askoren artean.
>
> “Ministeritza” ere hor ageri da, ia 8.000 aldiz, eta bistan da gaizki
> sortua dela, eta bide hobea dela mailegua bere horretan onartzea:
> ministerioa
>
>
>
> Fernando Rey
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/130ab045/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago