[itzul] Marratxoaren erabileraz
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Aza 9, 18:24:51, CET 2017
Guztiz ados Anderrek dioenarekin.
Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
azaroa 9 03:23):
>
> Urte-bitarteak (adibidez: 1975-1978) idazteko marratxoa erabili ohi da
> (zuriunerik gabe), beraz zuk dakarzun adibidean ere marratxoa erabiltzen
> dugu, eta ez marra luzea. Wordek automatikoki egiten duen marra hori
> guretzat minus (–) da (Alt+0150), tarteki-marra luzeagoa egiten dugu (—)
> (Alt+0151).
>
> Zuzenketa automatiko hori desaktiba dezakezu: Berrikusi > Hizkuntza >
> hizkuntza-hobespenak > zuzenketa > zuzenketa automatikoaren aukerak >
> ordeztu idatzi ahala marratxoak (--) marra luzearekin (–)
>
> Zuriuneei dagokienez, ez dakit araurik dagoen, baina horrelakoetan
> zuriunea uzten dugu (marratxoaren aurretik eta atzetik), zure adibidean
> bezala: Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)
>
>
> 2017/11/09 10:41(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on:
>
> Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo nola erabili behar den (baldin
> eta araurik badago) marratxoa kasu jakin batean. Zehazki, jakin nahi dut ea
> zuriunerik uzten duzuen marratxoaren aurretik eta atzetik honelakoetan:
>
> *Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)*
>
> (Alegia: jaiotza-lekua, jaiotza-urtea - heriotza-lekua, heriotza-urtea)
>
> Bestalde, zuriunea sartzean, Word-ek automatikoki luzatzen du marratxoa,
> eta tarteki-marra bihurtu (hemen ezin dut aldatu).
>
> Beraz, bi galdera:
> 1. Zuriunea utzi behar da marratxoren aurretik eta ondotik?
> 2. Tarteki-marra erabili behar da halakoetan?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171109/e68bedbd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago