[itzul] Marratxoaren erabileraz

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Aza 10, 07:57:36, CET 2017


Egun on, eta eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
Badirudi, beraz, aski garbi dagoela kontua. Dena den: noizko euskararen
ortografia arautua?
Ongi izan,
Amaia

Alberto Martínez de la Cuadra<albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com> igorleak
hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 9 18:51):

> Wikipediak sistematizazio-saio bat egin zuen biografiak idazteko
> estilo-eskuliburua prestatu zuenean, baina hizkuntza bakoitzerako
> prestatutako eskuliburuak ez datoz bat zuk aipatutako puntu biei
> dagokienez, zein bere alde joan baitzen. Esaterako, Euskal Wikipediak
> marratxoa erabiltzen du eta zuriunea uzten du marratxoaren aurretik zein
> atzetik:
>
>
>
> «Hilda badago (biografiatua), honako formatua erabiliko dugu:
>
> »*Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia* (Brightwater
> <https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Brightwater&action=edit&redlink=1>,
> Zeelanda Berria <https://eu.wikipedia.org/wiki/Zeelanda_Berria>, 1871ko
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/1871> abuztuaren 30a
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Abuztuaren_30> - Cambridge
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Cambridge>, Ingalaterra
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Ingalaterra>, 1937ko
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/1937> urriaren 19a
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Urriaren_19>) britainiar fisikaria izan
> zen, fisika nuklearraren <https://eu.wikipedia.org/wiki/Fisika_Nuklearra>
> aita izateagatik ospetsua dena.
>
> »Oraindik bizi bada, beheko hau izango da formatua:
>
> »*Karlos Argiñano Urkiola*, nazioartean *Karlos Arguiñano* grafiaz
> ezagunagoa, (Beasain <https://eu.wikipedia.org/wiki/Beasain>, Gipuzkoa
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Gipuzkoa>, 1948ko
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/1948> irailaren 6a
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Irailaren_6>) gipuzkoar sukaldari
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Sukaldaritza>, aktore eta enpresaburua da.»
>
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Estilo_gida/Biografiak
>
>
>
> Gaztelaniazkoak marratxoa bai, baina zuriunerik ez:
>
> «Si se conocen exactamente la fecha y lugar de nacimiento y fallecimiento
> de la persona, se sugiere que el artículo comience con la forma:
>
> »”*Diego Rodríguez de Silva y Velázquez* (Sevilla, 5 de junio de
> 1599-Madrid, 6 de agosto de 1660)...”
>
> »Si la persona aún no ha fallecido, se sugiere que el artículo comience
> con la forma:
>
> »”*Serena Williams* (Saginaw, Míchigan; 26 de septiembre de 1981)»
>
>
>
> Formatuari buruzko eztabaidetan aipatu zen kontsulta egin zitzaiola
> Espainiako Errege Akademiari marratxoaren erabileraz:
>
>
>
> «Aquí transcribo un correo que me envió la Real Academia Española sobre el
> uso del guion:
>
>
>
> »”Los intervalos de fechas se separan con guion y sin espacios, incluso
> cuando corresponden a expresiones pluriverbales. Este tipo de unión se
> reserva normalmente para las precisiones entre paréntesis: Estrabón (63 a.
> C.-25 d. C.), Francisco Ayala (Granada, 16 de marzo de 1906-Madrid, 3 de
> noviembre de 2009), ya que en textos discursivos suele optarse por
> expresiones como del 55 a. C. al 120 d. C. o entre el 55 a. C. y el 120 d.
> C.
>
> »”En cualquier caso, se utiliza el guion (-) y no el signo (–).
>
> »”En cuanto a la expresión de un intervalo de fechas que no se ha cerrado
> por continuar en el presente, la opción más habitual, si se trata de fechas
> de nacimiento y muerte, es escribir únicamente la fecha de nacimiento, si
> bien es posible utilizar el guion tras la fecha de inicio y no consignar la
> fecha de cierre: «Uno de los valores más firmes y menos discutidos de
> nuestros matemáticos es Luis A. Santaló (1912- ) que se inició en la
> investigación con una beca de la Junta para Ampliación de Estudios» (S.
> Ríos La época de los investigadores [Esp. 1991]).
>
> »”Reciba un cordial saludo.
>
> »”Departamento de «Español al día» Real Academia Española”»
>
>
>
> Frantsesezkoak beste era batera egiten du, parentesirik eta marratxorik
> gabe:
>
> «Les articles de nature biographique débutent par une courte introduction
> indiquant en caractères gras le nom sous lequel est connue la personne (nom
> usuel véritable, éventuel pseudonyme).
>
> »Exemple :
>
> »*Charles de Gaulle* est un militaire de carrière et homme d'État
> français, né le 22 novembre 1890 à Lille et mort le 9 novembre 1970 à
> Colombey-les-Deux-Églises. Il a été président de la République de 1958 à
> 1969.
>
> »Ou bien :
>
> »*Charles de Gaulle*, né le 22 novembre 1890 à Lille et mort le 9
> novembre 1970 à Colombey-les-Deux-Églises, est un militaire de carrière et
> homme d'État français. Il a été président de la République de 1958 à 1969.»
>
>
>
> Ingelesezkoaren arabera, jaioterria eta heriotza-lekua ez dira parentesi
> artean urteekin batera aipatu behar, artikuluaren gorputzean baizik:
>
> «*Birth date and place*
>
> »The opening paragraph should usually have dates of birth and death. Birth
> and death dates are important information about the person being described,
> but if they are also mentioned in the body, the vital year range (in
> brackets after the person's full name) may be sufficient to provide
> context. For living persons, privacy should be considered (see
> WP:BLPPRIVACY <https://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:BLPPRIVACY>, which
> takes precedence). Birth and death places, if known, should be mentioned in
> the body of the article, and can be in the lead if relevant to the person's
> notability, but they should not be mentioned in the opening brackets of the
> lead sentence alongside the birth and death dates.»
>
>
>
> Alberto Martínez de la Cuadra
>
> 2017-11-09 18:24 GMT+01:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
>
>> Guztiz ados Anderrek dioenarekin.
>>
>> Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> azaroa 9 03:23):
>>
>>
>>> Urte-bitarteak (adibidez: 1975-1978) idazteko marratxoa erabili ohi da
>>> (zuriunerik gabe), beraz zuk dakarzun adibidean ere marratxoa erabiltzen
>>> dugu, eta ez marra luzea. Wordek automatikoki egiten duen marra hori
>>> guretzat minus (–) da (Alt+0150), tarteki-marra luzeagoa egiten dugu (—)
>>> (Alt+0151).
>>>
>>> Zuzenketa automatiko hori desaktiba dezakezu: Berrikusi > Hizkuntza >
>>> hizkuntza-hobespenak > zuzenketa > zuzenketa automatikoaren aukerak >
>>> ordeztu idatzi ahala marratxoak (--) marra luzearekin (–)
>>>
>>> Zuriuneei dagokienez, ez dakit araurik dagoen, baina horrelakoetan
>>> zuriunea uzten dugu (marratxoaren aurretik eta atzetik), zure adibidean
>>> bezala: Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)
>>>
>>>
>>> 2017/11/09 10:41(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo nola erabili behar den
>>> (baldin eta araurik badago) marratxoa kasu jakin batean. Zehazki, jakin
>>> nahi dut ea zuriunerik uzten duzuen marratxoaren aurretik eta atzetik
>>> honelakoetan:
>>>
>>> *Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)*
>>>
>>> (Alegia: jaiotza-lekua, jaiotza-urtea - heriotza-lekua, heriotza-urtea)
>>>
>>> Bestalde, zuriunea sartzean, Word-ek automatikoki luzatzen du marratxoa,
>>> eta tarteki-marra bihurtu (hemen ezin dut aldatu).
>>>
>>> Beraz, bi galdera:
>>> 1. Zuriunea utzi behar da marratxoren aurretik eta ondotik?
>>> 2. Tarteki-marra erabili behar da halakoetan?
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>>
>>> Amaia
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171110/66ee2b59/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago