[itzul] "1000 kilotik beherako ibilgailuak"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 15, 13:21:57, CET 2017


"Xtik beherako/gorako" espresioa erabiltzean, X kopurua multzo horretan
sartuta dagoela ulertzen duzue, ala ez dagoela?

Bestela esanda: zuzena al da "vehículos de menos de 1000 kilos" euskaratzea
"1000 kilotik beherako ibilgailuak"?

Niri, "1000 kilotik beherako" horrek gehiago iradokitzen dit "de 1000 kilos
para abajo".

Jakina: ziur-ziur egoteko, "1000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuak" erabil
daiteke. Baina beharrezkoa iruditzen zait "-tik gora/behera/aurrera/atzera"
espresioek adierazitako tartearen nondik norakoak zedarritzea. Eta, gauzak
oso argi ez egoteagatik zehaztapen hori ezin badugu egin, gutxienez ere
espresio horren lausotasunaz oharmena ernatzea.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171115/eccd498f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago