[itzul] "1000 kilotik beherako ibilgailuak"

Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Aza 15, 13:43:54, CET 2017


Egun on.
Kontu interesgarria ekarri du Xabierrek.
Duda egon liteke, eta horregatik ikusten ditugu, nik uste, hainbeste “mayor o igual a”, “menor o igual a”, baina nire ustez ez da oso beharrezkoa.

“18 urtetik gorakoak sar daitezke” esaten digutenean, argi aski ulertzen dugu 18koak ere sar daitezkeela, ez 19 edo gehiago dutenak.

Gainerakoan, niretzat pare-parekoak iruditzen zaizkit bi egiturak: 18 urtetik gorakoak edo 18 urte baino gehiagokoak. Eta, aukeran, nahiago lehenbizikoa.

Ongi izan.
Fernando


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 15 de noviembre de 2017 13:22
To: ItzuL
Subject: [itzul] "1000 kilotik beherako ibilgailuak"

"Xtik beherako/gorako" espresioa erabiltzean, X kopurua multzo horretan sartuta dagoela ulertzen duzue, ala ez dagoela?

Bestela esanda: zuzena al da "vehículos de menos de 1000 kilos" euskaratzea "1000 kilotik beherako ibilgailuak"?

Niri, "1000 kilotik beherako" horrek gehiago iradokitzen dit "de 1000 kilos para abajo".

Jakina: ziur-ziur egoteko, "1000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuak" erabil daiteke. Baina beharrezkoa iruditzen zait "-tik gora/behera/aurrera/atzera" espresioek adierazitako tartearen nondik norakoak zedarritzea. Eta, gauzak oso argi ez egoteagatik zehaztapen hori ezin badugu egin, gutxienez ere espresio horren lausotasunaz oharmena ernatzea.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171115/0cbc71fd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago