[itzul] Zuzen

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Aza 16, 15:35:56, CET 2017


Eta, ikusten denez, “anzianoak” ere bai...

Xabier Aristegieta

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
erabiltzaileak hau idatzi du (2017 aza. 16, og. (15:31)):

> >Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan
> aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil euskaratzeko:
> "bilera bat lehendakaritu".
>
>
>
> Bueno, dagoeneko badugu “presiditu”:
>
> Orotarikoa: *presiditu. *[image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Presidir. [image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Ungi
> presiditzen duten anzianoak*. Lç 1 Tim 5, 17 (He *gobernatu, *Dv *hotsenaile
> izan, *Ker *agindu, *IBe *buru egitea bete, *Bibl *buruzagigoa bete*).
>
> Ereduzko Prosa Gaur: https://tinyurl.com/y8asz7kc
>
> Ereduzko Prosa Dinamikoa: https://tinyurl.com/ybe8yxw5
>
>
>
> Ander
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 16 de noviembre de 2017 12:15
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Zuzen
>
>
>
> Euskaraz daukagun anbiguotasun-problema larrietako bat  "zuzen"
> adjektiboak paratzen digu.
>
>
>
> Zer da "arreta zuzena"? "Atención directa"? Ala "atención correcta"? Edo
> "kudeaketa zuzena": "gestión directa" ala "gestión correcta"?
>
>
>
> Bistan da "directo" eta "correcto" oso direla kontzeptu ezberdinak.
>
>
>
> Premiazkoa iruditzen zait zerbait erabaki dezagula anbiguotasun-problema
> hau konpontzeko.
>
>
>
> Nire proposamena da "zuzen" erabiltzea "correcto"rako, eta "zuzeneko",
> "directo"rako. Euskaltzaindiaren Hiztegian "zuzeneko" begiratuta, adibide
> guztietan, batean izan ezik, "directo" esanahia ematen zaio.
>
>
>
> Jakina, "zuzen"etik datorren "zuzendu" aditzak problema berbera ematen
> digu: zein da "proiektu hau Xk zuzendu du"ren esanahia? "Lo ha dirigido X"?
> Ala "lo ha enmendado/corregido/rectificado X"? Benetan: batzuetan,
> "zuzendaritu" aditza sortzeko gogoa etortzen zait. Eta ez dut txantxetan
> esaten. Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan
> aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil euskaratzeko:
> "bilera bat lehendakaritu".
>
>
>
> Eta, "zuzen"etik, "zehar"era. Zer da "zeharkako kudeaketa"? "Gestión
> indirecta"? Ala "gestión transversal"? Bistan da hor ere
> anbiguotasun-problema bat daukagula. Nik "zeharkako" erabiliko nuke
> "zuzeneko"ren antonimo gisa; hots, "indirecto" adierazteko. Eta,
> "transversal"erako, baditugu beste hitz batzuk, behinola proposatu izan
> ditudanak: "trabeskako", edo "gurutzatzaile".
>
>
>
> Benetan uste dut zerbait adostu beharko genukeela, eta
> lehenbailehen, anbiguotasun larri hauek gure testuetatik uxatzeko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/bc8aa7dd/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/bc8aa7dd/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago