[itzul] Mugagabeaz ezbaian
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Aza 17, 16:23:20, CET 2017
Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz bakar bi badaude (Parlamentua iruditan), ez da beharrezkoa. Zuk aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk erabili ohi
dira: Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.
From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
Sent: ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena delako aditza janda dagoela adierazteko:
El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak<http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española<http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
Ander
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
Kaixo.
Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
"El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala "Parlamentua irudiEtan" behar du?
"Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
Xabier Aristegieta
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171117/a484a82d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago