[itzul] Mugagabeaz ezbaian
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Aza 17, 18:45:26, CET 2017
Ados Jonekin.
"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
"Parlamentua, sutan".
Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez da
dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
ZEIN X-TAN): "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 17 08:23):
> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz
> bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>
> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
> erabili ohi
>
> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>
>
>
> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>
>
>
> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>
> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>
> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
> eta aholkuak
> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>
> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>
> Ander
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <allurritza a bildua gmail.com>]
> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>
>
>
> Kaixo.
>
>
>
> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>
>
>
> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>
> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>
>
>
> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>
>
>
> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171117/37e3cb77/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago