[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Al, Aza 20, 08:31:25, CET 2017


>"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" > "Parlamentua, sutan".

Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
El Parlamento [mostrado] en imágenes.
Parlamentua iruditan [erakutsia].
Ander


De: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian

Ados Jonekin.

"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" > "Parlamentua, sutan".

Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON, ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".

Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz bakar bi badaude (Parlamentua iruditan), ez da beharrezkoa. Zuk aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk erabili ohi
dira: Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.

From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>]
Sent: ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian

Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena delako aditza janda dagoela adierazteko:
El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak<http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española<http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
Ander

De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Mugagabeaz ezbaian

Kaixo.

Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.

"El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala "Parlamentua irudiEtan" behar du?
"Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?

Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.

Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.

Xabier Aristegieta
[Imagen quitada por el remitente.]<http://www.euskadi.net>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171120/6fadc98d/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171120/6fadc98d/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago