[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Aza 21, 17:29:40, CET 2017


Iepa, Ander:

Ados adibidearen parafrasiekin, baina horiek ere ez dira esaldi, adizki
jokaturik ezak garbi uzten duenez. Izenburuen beste kasu tipiko bat da,
izen-sintagma ardatz duena: EL PARLAMENTO ([mostrado] en imágenes] /
PARLAMENTUA (iruditan [erakutsia]]

Egitura horretan, ez dago mintzagai/galdegai antolaerarik; esaldian aditza
isiltzen denean, komaren aurrekoa mintzagaitzat interpretatzen da. Kasu
horretan, honela interpretatu behar litzateke (eta ez da hori adierazi nahi
kasu honetan noski): Parlamentua [mintzagai], IRUDITAN [galdegai] (dago).

Uste dut inertziaz jartzen dela batzuetan koma, beti kasu bera balitz
aditzik gabeko sekuentzia horiena. Eta ez da noski.



Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 20 00:31):

> >"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
> "Parlamentua, sutan".
>
>
>
> Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
>
> El Parlamento [mostrado] en imágenes.
>
> Parlamentua iruditan [erakutsia].
>
> Ander
>
>
>
>
>
> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>
>
>
> Ados Jonekin.
>
>
>
> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
> "Parlamentua, sutan".
>
>
>
> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez
> da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
> ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>
>
>
> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>
> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz
> bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>
> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
> erabili ohi
>
> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>
>
>
> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>
>
>
> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>
> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>
> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
> eta aholkuak
> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>
> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>
> Ander
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <allurritza a bildua gmail.com>]
> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>
>
>
> Kaixo.
>
>
>
> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>
>
>
> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>
> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>
>
>
> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>
>
>
> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/3203f896/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/3203f896/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago