[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Aza 21, 17:48:13, CET 2017


Badaezpada, beste modu batera azalduta, gramatikarik arruntena ere
aztoragarri  zaienentzat:

Esaldiaren kasuan, legokiokeen galdera "zer gertatzen/gertatu da?" edo "zer
dugu?" edo "zein da berria?" edo gisakoren bat litzateke. Erantzuna:
Parlamentua, erretratatua [Parlamentua erretratatua izan da = erretratatu
dute].

Bestean, berriz, "zer ageri da (goiko irudian)?". Erantzuna: "parlamentua
iruditan".

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 21 09:29):

> Iepa, Ander:
>
> Ados adibidearen parafrasiekin, baina horiek ere ez dira esaldi, adizki
> jokaturik ezak garbi uzten duenez. Izenburuen beste kasu tipiko bat da,
> izen-sintagma ardatz duena: EL PARLAMENTO ([mostrado] en imágenes] /
> PARLAMENTUA (iruditan [erakutsia]]
>
> Egitura horretan, ez dago mintzagai/galdegai antolaerarik; esaldian aditza
> isiltzen denean, komaren aurrekoa mintzagaitzat interpretatzen da. Kasu
> horretan, honela interpretatu behar litzateke (eta ez da hori adierazi nahi
> kasu honetan noski): Parlamentua [mintzagai], IRUDITAN [galdegai] (dago).
>
> Uste dut inertziaz jartzen dela batzuetan koma, beti kasu bera balitz
> aditzik gabeko sekuentzia horiena. Eta ez da noski.
>
>
>
> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 20 00:31):
>
>> >"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
>> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
>> "Parlamentua, sutan".
>>
>>
>>
>> Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
>>
>> El Parlamento [mostrado] en imágenes.
>>
>> Parlamentua iruditan [erakutsia].
>>
>> Ander
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>
>>
>>
>> Ados Jonekin.
>>
>>
>>
>> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
>> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
>> "Parlamentua, sutan".
>>
>>
>>
>> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez
>> da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
>> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
>> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
>> ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>>
>>
>>
>> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>>
>> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz
>> bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
>> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>>
>> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
>> erabili ohi
>>
>> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>>
>>
>>
>> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
>> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>
>>
>>
>> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
>> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>>
>> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>>
>> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
>> eta aholkuak
>> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>>
>> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
>> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>>
>> Ander
>>
>>
>>
>> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>> <allurritza a bildua gmail.com>]
>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>
>>
>>
>> Kaixo.
>>
>>
>>
>> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>>
>>
>>
>> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
>> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>>
>> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>>
>>
>>
>> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>>
>>
>>
>> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/65aa9884/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/65aa9884/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago