[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Irene Arrarats iarrarats a bildua gmail.com
As, Aza 21, 20:04:09, CET 2017


Gabon guztioi:

Inork jakin nahi balu BERRIAk zer irizpide erabiltzen dituen aditzik gabeko
tituluetan koma jarri ala ez erabakitzeko, hona hemen:
https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/idazkuntza#724

Irene Arrarats

2017-11-21 17:48 GMT+01:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:

> Badaezpada, beste modu batera azalduta, gramatikarik arruntena ere
> aztoragarri  zaienentzat:
>
> Esaldiaren kasuan, legokiokeen galdera "zer gertatzen/gertatu da?" edo
> "zer dugu?" edo "zein da berria?" edo gisakoren bat litzateke. Erantzuna:
> Parlamentua, erretratatua [Parlamentua erretratatua izan da = erretratatu
> dute].
>
> Bestean, berriz, "zer ageri da (goiko irudian)?". Erantzuna: "parlamentua
> iruditan".
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko azaroa 21 09:29):
>
> Iepa, Ander:
>>
>> Ados adibidearen parafrasiekin, baina horiek ere ez dira esaldi, adizki
>> jokaturik ezak garbi uzten duenez. Izenburuen beste kasu tipiko bat da,
>> izen-sintagma ardatz duena: EL PARLAMENTO ([mostrado] en imágenes] /
>> PARLAMENTUA (iruditan [erakutsia]]
>>
>> Egitura horretan, ez dago mintzagai/galdegai antolaerarik; esaldian
>> aditza isiltzen denean, komaren aurrekoa mintzagaitzat interpretatzen da.
>> Kasu horretan, honela interpretatu behar litzateke (eta ez da hori adierazi
>> nahi kasu honetan noski): Parlamentua [mintzagai], IRUDITAN [galdegai]
>> (dago).
>>
>> Uste dut inertziaz jartzen dela batzuetan koma, beti kasu bera balitz
>> aditzik gabeko sekuentzia horiena. Eta ez da noski.
>>
>>
>>
>> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 20 00:31):
>>
>>> >"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat
>>> ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua
>>> sutan dago" > "Parlamentua, sutan".
>>>
>>>
>>>
>>> Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
>>>
>>> El Parlamento [mostrado] en imágenes.
>>>
>>> Parlamentua iruditan [erakutsia].
>>>
>>> Ander
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
>>> *Para:* ItzuL
>>> *Asunto:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>
>>>
>>>
>>> Ados Jonekin.
>>>
>>>
>>>
>>> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
>>> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
>>> "Parlamentua, sutan".
>>>
>>>
>>>
>>> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez
>>> da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
>>> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
>>> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
>>> ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>>>
>>>
>>>
>>> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>>>
>>> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan
>>> hitz bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
>>> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>>>
>>> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
>>> erabili ohi
>>>
>>> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
>>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
>>> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>
>>>
>>>
>>> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
>>> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>>>
>>> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>>>
>>> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
>>> eta aholkuak
>>> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>>>
>>> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
>>> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>>>
>>> Ander
>>>
>>>
>>>
>>> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>>> <allurritza a bildua gmail.com>]
>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
>>> *Para:* ItzuL
>>> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>
>>>
>>>
>>> Kaixo.
>>>
>>>
>>>
>>> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>>>
>>>
>>>
>>> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
>>> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>>>
>>> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>>>
>>>
>>>
>>> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>>>
>>>
>>>
>>> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/5e12a0a9/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/5e12a0a9/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago