[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Aza 21, 20:39:19, CET 2017


Txalo bero bat, Irene. Zeinen egoki, argi eta arin. Biba zuek!

Irene Arrarats<iarrarats a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
azaroa 21 12:04):

> Gabon guztioi:
>
> Inork jakin nahi balu BERRIAk zer irizpide erabiltzen dituen aditzik
> gabeko tituluetan koma jarri ala ez erabakitzeko, hona hemen:
> https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/idazkuntza#724
>
> Irene Arrarats
>
> 2017-11-21 17:48 GMT+01:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
>
>> Badaezpada, beste modu batera azalduta, gramatikarik arruntena ere
>> aztoragarri  zaienentzat:
>>
>> Esaldiaren kasuan, legokiokeen galdera "zer gertatzen/gertatu da?" edo
>> "zer dugu?" edo "zein da berria?" edo gisakoren bat litzateke. Erantzuna:
>> Parlamentua, erretratatua [Parlamentua erretratatua izan da = erretratatu
>> dute].
>>
>> Bestean, berriz, "zer ageri da (goiko irudian)?". Erantzuna: "parlamentua
>> iruditan".
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko azaroa 21 09:29):
>>
>> Iepa, Ander:
>>>
>>> Ados adibidearen parafrasiekin, baina horiek ere ez dira esaldi, adizki
>>> jokaturik ezak garbi uzten duenez. Izenburuen beste kasu tipiko bat da,
>>> izen-sintagma ardatz duena: EL PARLAMENTO ([mostrado] en imágenes] /
>>> PARLAMENTUA (iruditan [erakutsia]]
>>>
>>> Egitura horretan, ez dago mintzagai/galdegai antolaerarik; esaldian
>>> aditza isiltzen denean, komaren aurrekoa mintzagaitzat interpretatzen da.
>>> Kasu horretan, honela interpretatu behar litzateke (eta ez da hori adierazi
>>> nahi kasu honetan noski): Parlamentua [mintzagai], IRUDITAN [galdegai]
>>> (dago).
>>>
>>> Uste dut inertziaz jartzen dela batzuetan koma, beti kasu bera balitz
>>> aditzik gabeko sekuentzia horiena. Eta ez da noski.
>>>
>>>
>>>
>>> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 20 00:31):
>>>
>>>> >"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat
>>>> ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua
>>>> sutan dago" > "Parlamentua, sutan".
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
>>>>
>>>> El Parlamento [mostrado] en imágenes.
>>>>
>>>> Parlamentua iruditan [erakutsia].
>>>>
>>>> Ander
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
>>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
>>>> *Para:* ItzuL
>>>> *Asunto:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ados Jonekin.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat
>>>> ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua
>>>> sutan dago" > "Parlamentua, sutan".
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz,
>>>> ez da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
>>>> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
>>>> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
>>>> ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>>>>
>>>> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan
>>>> hitz bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
>>>> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>>>>
>>>> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
>>>> erabili ohi
>>>>
>>>> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
>>>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
>>>> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
>>>> *To:* ItzuL
>>>> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
>>>> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>>>>
>>>> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>>>>
>>>> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
>>>> eta aholkuak
>>>> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>>>>
>>>> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
>>>> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>>>>
>>>> Ander
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>>>> <allurritza a bildua gmail.com>]
>>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
>>>> *Para:* ItzuL
>>>> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Kaixo.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
>>>> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>>>>
>>>> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/97742705/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/97742705/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago