[itzul] Cada 25 de noviembre

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ost, Aza 22, 16:22:13, CET 2017


Patxik arrazoia daukala uste dut. Nik, Asierrek bezala, ‘azaroaren 25 guztietan’ esango nuke. Naturalena, hala ere, Pelloren ‘urtero, azaroaren 25ean’ dela esango nuke. Baina ‘azaroaren 25ero’ ezain samar horrek  Euskaltzaindiaren ‘Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen’ 110. arauak dioena, bete, betetzen duela uste dut. Arauak azkenaldean hau dio:

— Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea onartzekoa da:
{Astero, hilero, ordulaurdenero...} etortzen da.
Baina bada hedatuxea den egitura bat, gaitzestekoa dena: -ERO atzizkiaren bidez osatua den *[zenbatzailea + izena + -ero] sintagma:
*Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek.
*Hamabost egunero etortzen zait bisitan.
— Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin nahiz hamabosterik behin-en parean.

Beraz, izena ez baina izen sintagma (azaroaren 25a) izenaren parekotzat jo liteke, -ero erantsi ahal izateko.
Debekatzen duena, aurretik zenbatzailea jartzea da, eta ‘azaroaren 25a’k ez dauka zenbatzailerik aurretik (ez atzetik, 25a egunaren izena baita).
‘Hamabostero’ onartzekoa dela dio, baina ez da salbuespena nire iritziz. Gure inguruan ‘hamabosta’ oso arrunta da ‘hamabostaldia’ esateko (“hamabosta pasau dogu eguzkitan”). Hortik, izena+-ero izango litzateke, ez *zenbatzailea+izena+-ero. Euskaltzaindiaren Hiztegian agertzen den 5. adiera da, nahiz eta lekuzko kasu atzizkia eskatzen duen (gure inguruan nominatiboan ere erabiltzen da, adibidean bezala):

hamabost (…) 5 (Lekuzko kasu atzizkiekin). Hamabost eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. Hamabostean behin bertsoak izaten ditugu igande gauean eta bazkalondoan. Hamabostetik hamabostera jaisten naun, larunbatetan, hire egarria, eta bide batez nirea, asetzearren.
‘Hamabostero’, beraz, baina, nire iritziz, ez *seiero, *zazpiro eta abar, sei, zazpi eta abar ez delako denborta-bitartea adierazten duen izena. Arraroegia egiten zait zenbatzaileekin: izena+-ero, bai; baina zenbatzailea+-ero ezetz esango nuke.

Ondo izan,

Jon




From: Patxi Petrirena Altzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.eus]
Sent: asteazkena, 2017.eko azaroak 22 15:15
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Cada 25 de noviembre

Nik ez dut halako ondoriorik ateratzen arautik... Arauak gaitzesten dituen erabilera guztientzat badugu aukera "arrunt" bat:

  *   "bi *orduro" --> "bi orduan behin" eta abar

Hemen hizpide dugun kasua ez da ageri arauan, nik ongi interpretatzen badut, eta ni ez naiz ausartzen desegokitzat jotzera (ez eta zurea ere, Asier: "azaroaren 25 guztietan").
Bide batez esateko, ez da aspaldi Irene Aldasorori ikasi niola "etxero" honen berri:

(OEH)

3 etxero.

[Bidaltzaileak irudia kendu du.]En cada casa. [Bidaltzaileak irudia kendu du.] Ezin bizia jarria dago / mendi aldean etxero, / nor beretzako zer gelditzen da / besterek kendu ezkero? Basarri 129. Ta etxero kantatzen zuan kopla, au omen zuan. A. Zavala in Auspoa 61, 25. Emen [Oiartzunen] lenago etxero bastante izaten zen ardia. Auspoa 119, 67. Gosea bezero / zegoan etxero, / ainbeste jenero / ondatu ta gero. Insausti 251.


Patxi Petrirena Altzuguren

[Bidaltzaileak irudia kendu du. @itzulpenzerbitzua]<https://twitter.com/ElhuyarHizk>[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>

[Bidaltzaileak irudia kendu du. https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]



p.petrirena a bildua elhuyar.eus<mailto:itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen<mailto:@elhuyarItzulpen>

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

www.elhuyar.eus<http://www.elhuyar.eus/>

[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2017-11-22 14:07 GMT+01:00 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>>:

Euskaltzaindiaren 110. araua irakurrita, ematen du "azaroaren 25ero" txarto dagoela.

Nik honela esango nuke: "azaroaren 25 guztietan".


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: miércoles, 22 de noviembre de 2017 11:56
To: ItzuL
Subject: [itzul] Cada 25 de noviembre

Goiko hori esateko "azaroaren 25ero" erabiltzeari zer deritzozue? Parlamentuko itzultzaileok ez gara oso ados jartzen.

Xabier Aristegieta


[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>




[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/dcbcc3cb/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/dcbcc3cb/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 338 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/dcbcc3cb/attachment-0005.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 444 bytes
Azalpena: image002.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/dcbcc3cb/attachment-0006.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: image003.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/dcbcc3cb/attachment-0007.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago