[itzul] Cada 25 de noviembre
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ost, Aza 22, 16:45:45, CET 2017
Hara, lehen ez dut begiratu Orotarikoan, baina hau dakar:
Hamabost (…)
II (Uso sust.). (…)
[http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]3. Quincena, período de quince días. "Decimos mucho en V amabosta daroat emen, llevo aquí el (período de) quince" A Morf 248. "Amust oroz (S), tous les quinze jours" Lh. v. infra HAMABOSTEAN BEHIN, HAMABOSTETIK. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Etzengiela luzetu konfesiñoa amostik aurrera. Añ LoraS 38. Hamabortz guziez egitekoak. Dh 58. Kofesa hamabortz guziez. Ib. 58. Sarrantzeko aphez saintik / Dira zü bezañ jakintsik; / Haiek emanik amust oroz Jesüs errezebitzen dit. 'Chaque quinze jours'. Etch 498. Amosten burian behar duke berhezi beste holako lekhu bat. Arch Gram 121. Ezpeletan aspaldi merkatua bada; / [...] Biltzen du azienda hamabortz guzian, / Bertzerik ere saltzen hekin aitzakian. Hb Esk 115. Ezpeletako merkatuan zeraman bere saltzapen izigarria, hamabortz guziez. JE Bur 60. Aurtengo komerzioko hamabortza ere urbiltzen ari omen da. Herr 19-8-1957 (ap. DRA).
Nominatiboan ere bai. Euskaltzaindiari ‘lekuzko kasu atzizkiekin’ aldatzeko eskatu beharko zaio.
‘Azaroaren 25 guztietan’ abonatzeko, konturatu adibideetako “…guziez”, “…oroz”.
Azkenik, ‘azaroaren 25ero’ idazkera ez nuke erabiliko, ez baita erraz ikusten, esaldi baten barruan, -ero 25ekin bakarrik doan ala ez (semantikoki argi dago, bestela ez); osagai bien lotura sendotzearren, erabiltzekotan, ‘azaroaren 25 oro’ idatziko nuke.
Jon
From: Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus]
Sent: asteazkena, 2017.eko azaroak 22 16:22
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Cada 25 de noviembre
Patxik arrazoia daukala uste dut. Nik, Asierrek bezala, ‘azaroaren 25 guztietan’ esango nuke. Naturalena, hala ere, Pelloren ‘urtero, azaroaren 25ean’ dela esango nuke. Baina ‘azaroaren 25ero’ ezain samar horrek Euskaltzaindiaren ‘Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen’ 110. arauak dioena, bete, betetzen duela uste dut. Arauak azkenaldean hau dio:
— Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea onartzekoa da:
{Astero, hilero, ordulaurdenero...} etortzen da.
Baina bada hedatuxea den egitura bat, gaitzestekoa dena: -ERO atzizkiaren bidez osatua den *[zenbatzailea + izena + -ero] sintagma:
*Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek.
*Hamabost egunero etortzen zait bisitan.
— Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin nahiz hamabosterik behin-en parean.
Beraz, izena ez baina izen sintagma (azaroaren 25a) izenaren parekotzat jo liteke, -ero erantsi ahal izateko.
Debekatzen duena, aurretik zenbatzailea jartzea da, eta ‘azaroaren 25a’k ez dauka zenbatzailerik aurretik (ez atzetik, 25a egunaren izena baita).
‘Hamabostero’ onartzekoa dela dio, baina ez da salbuespena nire iritziz. Gure inguruan ‘hamabosta’ oso arrunta da ‘hamabostaldia’ esateko (“hamabosta pasau dogu eguzkitan”). Hortik, izena+-ero izango litzateke, ez *zenbatzailea+izena+-ero. Euskaltzaindiaren Hiztegian agertzen den 5. adiera da, nahiz eta lekuzko kasu atzizkia eskatzen duen (gure inguruan nominatiboan ere erabiltzen da, adibidean bezala):
hamabost (…) 5 (Lekuzko kasu atzizkiekin). Hamabost eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. Hamabostean behin bertsoak izaten ditugu igande gauean eta bazkalondoan. Hamabostetik hamabostera jaisten naun, larunbatetan, hire egarria, eta bide batez nirea, asetzearren.
‘Hamabostero’, beraz, baina, nire iritziz, ez *seiero, *zazpiro eta abar, sei, zazpi eta abar ez delako denborta-bitartea adierazten duen izena. Arraroegia egiten zait zenbatzaileekin: izena+-ero, bai; baina zenbatzailea+-ero ezetz esango nuke.
Ondo izan,
Jon
From: Patxi Petrirena Altzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.eus]
Sent: asteazkena, 2017.eko azaroak 22 15:15
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Cada 25 de noviembre
Nik ez dut halako ondoriorik ateratzen arautik... Arauak gaitzesten dituen erabilera guztientzat badugu aukera "arrunt" bat:
* "bi *orduro" --> "bi orduan behin" eta abar
Hemen hizpide dugun kasua ez da ageri arauan, nik ongi interpretatzen badut, eta ni ez naiz ausartzen desegokitzat jotzera (ez eta zurea ere, Asier: "azaroaren 25 guztietan").
Bide batez esateko, ez da aspaldi Irene Aldasorori ikasi niola "etxero" honen berri:
(OEH)
3 etxero.
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]En cada casa. [Bidaltzaileak irudia kendu du.] Ezin bizia jarria dago / mendi aldean etxero, / nor beretzako zer gelditzen da / besterek kendu ezkero? Basarri 129. Ta etxero kantatzen zuan kopla, au omen zuan. A. Zavala in Auspoa 61, 25. Emen [Oiartzunen] lenago etxero bastante izaten zen ardia. Auspoa 119, 67. Gosea bezero / zegoan etxero, / ainbeste jenero / ondatu ta gero. Insausti 251.
Patxi Petrirena Altzuguren
[Bidaltzaileak irudia kendu du. @itzulpenzerbitzua]<https://twitter.com/ElhuyarHizk>[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
[Bidaltzaileak irudia kendu du. https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
p.petrirena a bildua elhuyar.eus<mailto:itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen<mailto:@elhuyarItzulpen>
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.eus<http://www.elhuyar.eus/>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-11-22 14:07 GMT+01:00 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>>:
Euskaltzaindiaren 110. araua irakurrita, ematen du "azaroaren 25ero" txarto dagoela.
Nik honela esango nuke: "azaroaren 25 guztietan".
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: miércoles, 22 de noviembre de 2017 11:56
To: ItzuL
Subject: [itzul] Cada 25 de noviembre
Goiko hori esateko "azaroaren 25ero" erabiltzeari zer deritzozue? Parlamentuko itzultzaileok ez gara oso ados jartzen.
Xabier Aristegieta
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.euskadi.net>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image004.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image005.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0003.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 338 bytes
Azalpena: image006.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0005.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 444 bytes
Azalpena: image007.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0006.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: image008.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/325d11b9/attachment-0007.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago