[itzul] Valor refugio
Irene Arrarats
iarrarats a bildua gmail.com
Al, Urr 2, 20:03:26, CEST 2017
Arratsalde on denoi:
'Valor refugio' itzuli behar dugu, eta ezin argiturik gabiltza halakoak
'balioak' edo 'baloreak' diren. Finantza merkatuetan, horrela deitzen diete
oso balio egonkorra duten zerei, hala nola urreari.
Beste hizkuntza batzuetan honela ematen dute: 'valeur refuge' (fr), 'store
of value' (en); 'valor refugi' (ca).
Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela definitu dute 'balore' hitzaren
bigarren adiera:
*balore*2 iz. *Ekon.* Diru kopuru baten ordain den titulu edo agiria. Ik.
*obligazio**;* *akzio*. *Balore-burtsa*.
Zer iruditzen zaizue? 'Babes balio' ala 'babes balore'?
Mila esker!
Irene Arrarats
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171002/74ddd2e2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago