[itzul] Valor refugio
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Al, Urr 2, 20:47:30, CEST 2017
Esango nuke baloreak direla.
bakartxo
> Message du 02/10/17 20:03
> De : "Irene Arrarats"
> A : "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : [itzul] Valor refugio
>
>
Arratsalde on denoi:
'Valor refugio' itzuli behar dugu, eta ezin argiturik gabiltza halakoak 'balioak' edo 'baloreak' diren. Finantza merkatuetan, horrela deitzen diete oso balio egonkorra duten zerei, hala nola urreari.
Beste hizkuntza batzuetan honela ematen dute: 'valeur refuge' (fr), 'store of value' (en); 'valor refugi' (ca).
Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela definitu dute 'balore' hitzaren bigarren adiera:
balore2 iz. Ekon. Diru kopuru baten ordain den titulu edo agiria. Ik. obligazio; akzio. Balore-burtsa.
Zer iruditzen zaizue? 'Babes balio' ala 'babes balore'?
Mila esker!
>
Irene Arrarats
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171002/a0d8df4e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago