[itzul] autocalentable
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 5, 10:43:46, CEST 2017
"Ikusgarri" ez da "ikusten duena", "ikustea merezi duena" baizik;
"tolesgarri" ez da "tolesten duena", "toles daitekeena" baizik (ikus
Euskaltzaindiaren hiztegia). Alegia, gaur egun -garri atzizkia darabilten
hitzen esanahia kasuan kasu begiratu beharrekoa da.
Alde horretatik, nik ez diot inolako problemarik ikusten "autoberogarri"ri.
Are gehiago: baita zuk aldezten duzun ikuspegi aktibo horretatik ere, eta
"auto" aurrizkia dela medio, "autoberogarri" litzateke "bere burua
berotzen" duena.
Eta bai: arren, erabakitzen duzuna erabakitzen duzula ere, hitz bakar bat
aukeratu, eta ez "edari berez berotzekoak" bezalako espresio astun bat.
Xabier Aristegieta
joseba andoni Duoandikoetxea<joanduzu a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 5 09:36):
> Hel(p)! Zalantza bat heldu zaigu IRALEren Kontsulta Zerbitzura: Nola esan *bebidas
> autocalentables*?
>
> Ingelesez, *self-heating (drink, can...) *esaten da; eta frantsesez, *(chocolat,
> biberon...) auto-chauffant.*
>
> Interneten *autoberotutako edariak* aurkitu dut, baina aspektuaren
> aldetik onartezina iruditzen zait. Berez berotzen den edo berez berotu
> daitekeen zerbait adierazteko ere, nik behinik behin ez nuke inola ere
> erabiliko *autoberogarri*:* "berogarria = berotzen duena" *interpretatzen
> dut.
>
> Jakina, formula labur baten atzetik nabil. *Edari berez berotzekoak*
> proposatuko nioke kontsultagileari, baina...
>
> Eskerrik asko.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171005/aea524a1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago