[itzul] autocalentable

joseba andoni Duoandikoetxea joanduzu a bildua gmail.com
Ast, Urr 5, 09:36:21, CEST 2017


Hel(p)! Zalantza bat heldu zaigu IRALEren Kontsulta Zerbitzura: Nola
esan *bebidas
autocalentables*?

Ingelesez, *self-heating (drink, can...) *esaten da; eta frantsesez,
*(chocolat,
biberon...) auto-chauffant.*

Interneten *autoberotutako edariak* aurkitu dut, baina aspektuaren aldetik
onartezina iruditzen zait. Berez berotzen den edo berez berotu daitekeen
zerbait adierazteko ere, nik behinik behin ez nuke inola ere erabiliko
*autoberogarri*:* "berogarria = berotzen duena" *interpretatzen dut.

Jakina, formula labur baten atzetik nabil. *Edari berez berotzekoak*
proposatuko nioke kontsultagileari, baina...

Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171005/34ae5f21/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago