[itzul] témpano (musikan)

Eider Zubiaur eiderzubiaur a bildua gmail.com
Al, Urr 16, 11:17:39, CEST 2017


Egun on,

Musikari baten testuarekin nabil eta esaldi batean "témpano" dio 
danborraren larru tenkatuaz aritzeko. Esaldia hau da:

    "Xabi pide a Héctor que golpee los témpanos como si esa fuera la
    última batería que tocara en su vida"

Musikan adituoi (eta besteoi), zer iruditzen zaizue "larruak 
kolpekatzeko eskatu dio"? Zalantzak sortzen dizkit nekez irudikatzen 
dudalako larruz egindako bateria bat eta, neurri batean, larruak eta 
kolpatzeak elkarrekin sor dezaketen irudi nahasgarriagatik.

Bestalde, lagun musikari bati galdetu diot eta esan dit musika eremuan 
horri "parche" esaten diotela. Baina, horren ordainik ez dut inon 
aurkitu. Baten batek ba al du hitzik? Aukerak aztertzearren baino ez 
bada ere... Izan ere, testuak poetikotasun maila nabarmena du eta horrek 
aurreko galdera horren erantzuna jokoz kanpo utz dezake.

Bestelako proposamenik baduzue esker onez hartuko dut.

Aldez aurretik, eskerrik asko.

eider



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/09b5cbbd/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago