[itzul] Personas
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)
idiezdes a bildua cfnavarra.es
Al, Urr 16, 15:14:05, CEST 2017
Guztiz ados Anttonen iritziarekin.
From: Antton Elosegi [mailto:aelosegi a bildua gmail.com]
Sent: lunes, 16 de octubre de 2017 13:13
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Personas
Nik ,Koldok arrazoi bakarra ikusten duen tokian, esango nuke bi arrazoi daudela gaztelaniazko “persona” horren erabileraren atzetik.
Bata, Koldok dioen bezala, genero-arazoari aurre egitea, eta ados nago, horiek itzultzerakoan alferrekoa dela euskaraz “pertsona” sartzea, generorik ez baitago.
Baina bada beste arrazoia, batzuetan deliberatuki “persona” hitza erabiltzera garamatzana: nolabaiteko estigma duten hitzekin lotzen denean. Esate baterako, ez da alferrekoa “los inmigrantes” esan ordez, “las personas inmigrantes” esatea, ‘persona’ direla azpimarratu nahi delarik.Edo "personas con sordera/enfermedad mental/demencia/VIH/" erabiltzea "sordos/ enfermos mentales/dementes... erabili ordez"
Esapide horietan denetan azpimarratu nahi da pertsona bat dagoela, eta pertsona horrek zerbait duela, bere nortasun osoa harrapatzen eta baldintzatzen ez duena.
Ez dut uste euskaraz baliabide horri uko behar diogunik.
Antton Elosegi
2017-10-16 12:35 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>>:
Hala da eta ados nago. Gomendio egokia da.
Horren antzekoa da, eta gero eta gehiagotan agertzen dena, “la persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de X” esapidea; eta horren ordaina, “X-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria”. Baina badaude kasuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian “…eskumenak dituen zuzendaritzako titularra” esaten dutenak, eta bat aurkitu dut, akatsa bihurrituaz, horren ondoren izena aipatzen duena, hau da, gaztelaniaz ere itzulinguru neutroa soberan duena.
Jon
From: AINARA MAYA URROZ [mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>]
Sent: astelehena, 2017.eko urriak 16 12:10
To: Bakartxo ARRIZABALAGA; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Personas
Erabat ados
Ainara Maya Urroz
Euskara teknikaria
Euskara zerbitzua - Pertsonala
Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
Mendarozabal auzoa z/g
20850 Mendaro (Gipuzkoa)
•: 943 032911<tel:943%2003%2029%2011> (luzapena: 2911)
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>
Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
(Nelson Mandela)
From: Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
Sent: lunes, 16 de octubre de 2017 12:06
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Personas
Erabat ados. uste dut guztioi zaigula argi "persona" hori zuk diozuna dela, generoa seinalatu gabeko moldea, alegia.
Bakartxo
> Message du 15/10/17 10:25
> De : "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> Copie à : "Koldo Biguri" <kbiguri a bildua yahoo.es<mailto:kbiguri a bildua yahoo.es>>
> Objet : [itzul] Personas
>
>
Gaztelaniaz sexismorik gabeko hizkera erabiltzeko gomendatzen diren neurri lexikoen artean, maskulino generikoaren ordez gero eta gehiago erabiltzen da "persona" hitza, eta horren ondorioz ikusten dira gero eta gehiago "personas usuarias" eta antzekoak. Horren eraginez, euskarazko testuetan ere hasita gaude gero eta gehiago ikusten "pertsona erabiltzaileak" bezalakoak, nire ustez batere beharrik gabe, "erabiltzaileak" hitzak, beste hitz gehienek bezala, generorik ez dutelako euskaraz. Euskaraz holakorik ez erabiltzea da nire gomendioa.
>
Koldo Biguri
>
>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/7a7422fc/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/7a7422fc/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago