[itzul] inpaktuKO

Miren Etxeberria mirenetxe a bildua hotmail.com
Or, Urr 20, 12:18:43, CEST 2017


Bai, arrazoi duzue.

Mila esker

Miren Etxeberria

MORFOSINTAXIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK liburuan Patxi Petrirenak (aupa Patxi, eutsi gogor!) honela azaltzen du:

Zalantza sortzen da, zenbaitetan, izenlaguna -ko atzizkiarekin egin ala -zko atzizkiarekin: «kalitate(z)ko hezkuntza», «zuri-beltze(z)ko argazkia»… Oro har, -ko aski da oinarria izena bada eta nolako zentzua badu. Beti -ko erabiltzen da izenondo bat tartean sartzean: «kalitate oneko hezkuntza», «kalitate eskaseko haragia», «maila egokiko saioa»…


Aintzat harturik "inversión" eta "impacto social"en artean dagoen harreman berbera dela "inversión" eta "impacto"ren artean dagoena... zergatik kasu batean "inpaktu sozialEKO" eta bestean "inpaktuZKO"?

Edo bietan -ZKO ("inpaktu sozialeZKO inbertsioa", "inpaktuZKO inbertsioa") edo bietan -KO ("inpaktu sozialeKO inbertsioa", "inpaktuKO inbertsioa").

Xabier Aristegieta

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171020/aa38ee91/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago